2015/11/26

Kruxpeta ederrak egin ditugu Arriaranen

iritzia: 


Kruxpetak egiten ikasi genuen Arriarango Intxaurpe elkartean atzo egindako ikastaroan. Asel Ibañez gozogilea izan genuen irakasle eta pausoz pauso erakutsi zigun dena: krema eta orea nola egin, kruxpetak nola frijitu eta nola bete. 



Saioan parte hartutakoek oharrak fin-fin hartu zituzten eta hementxe duzue kruxpetak prestatzeko egin beharrekoa:


Prestatu eta gero, bertan bildutako 30 lagunek gozoa dastatzeko aukera izan zuten. Zer goxoa!


2015/11/24

Netflix euskaraz: sinadura bilketa

iritzia: 
netflix1

Urrian iritsi zen Netflix, filmak eta telesailak nahieran eskaintzen dituen plataforma digitala, Hego Euskal Herrira. Euskarazko edukirik ez dago, ordea, eta hori aldarrikatzeko sinadura bilketa jarri du martxan Euskara taldeak.


wFbTFCAmYSBAmyM-800x450-noPad 

Guztiok sina dezagun, euskaraz bizi nahi baitugu!

2015/11/23

Barnetegi txikia Lekeition

iritzia: 
Euskara ikasi, lagun eta toki berriak ezagutu eta ondo pasatu nahi al duzu? Lekeitioko barnetegi txikian duzu aukera! Euskara praktikoa ikasteaz gain, giro euskahaldunean murgiltzeko aukera izango duzu Lekeition. 



Barnetegia Gasteizko AEK-ko lagunek antolatu dute Lekeitioko Trinkete aterpetxean, abenduaren 5etik 7ra.

Informazioa eta izen-ematea: egingoaldugu@aek.org

Ez galdu aukera eta atera euskara plazara!

2015/11/19

Euskaldun berriei aitortza

iritzia: 

Euskararen Nazioarteko eguna abenduaren 3an izaten da eta euskaldun berri guztiei eskerrak emateko asmoz, Euskaldun Berria kalea ekimena jarri dute martxan. Euskara ikasi izanari esker, euskaldun berriek denoi ahalbidetzen digute gure hizkuntza erabiltzen jarraitzea: etxean, lanean, lagunartean eta, batez ere, kalean.


Euskaltegi edo eskolatik ateratzean euskaraz egiten jarrai dezagun, Euskaldun Berria deituko den kale bat, parke bat, plaza bat, kiroldegi bat...izango dute. Udalerri bakoitzak espazio bat eskainiko die euskalduntzearen abenturan murgilduko diren horiei.


Eskerrak emateko modua da, aurrera egiten jarraitzeko aitzakia. Bihotzez egindako aitorpena. Eskerrik asko euskararen taupada izateagatik, euskahaldun!

2015/11/17

Euskaraz badakigu, zergatik ez gara euskaraz bizi?

iritzia: 

Hamaika Telebistakoek "Euskaraz badakigu, zergatik ez gara euskaraz bizi?" izeneko erreportajea egin dute. Lutxo Egia idazleak, Oihana Bartra bertsolariak eta Fermin Etxegoien kazetariak gaiaren inguruko hausnarketa egin dute. 


Zer iruditu zaizue? Ados al zaudete bideoan esandakoekin? Eman zuen iritzia.

2015/11/16

Kruxpetak egiten ikasi nahi al duzu?

iritzia: 
 

Gozozaleentzat saio polita izango dugu prestatu dugu,  nataz eta kremaz beteriko kruxpetak egiten irakatsiko baitigu Ansel Ibañez gozogileak. Ikastaroa Beasaingo Arriaran auzoko Intxaurpe elkartean izango da hilaren 25ean, 18:00etatik 20:00etara.




Interesa duzuenok, azaroaren 23ra arteko epea duzue Goiztiri AEKren euskaltegietan izena emateko. Ikastaroaren prezioa 3 eurokoa da.

Animatu eta azkar ibili,parte hartzaileen kopurua mugatua da eta!

2015/11/13

Azaroko lehiaketa

iritzia: 



Hilabete honetako galdera: Zer idazlerenak dira Bihotzero eta Mundua betetzen zenuten liburuak?  

Saria: Goierriko Liburu azokaren batean erabiltzeko 50 euroko bonua.

Parte hartzeko azken eguna: azaroak 30.

Bidali zure erantzuna:
  • E-posta: goierri@aek.org
  • Whatsapp mezua: 607 635 687 
Izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu, mesedez.

2015/11/11

Urriko lehiaketaren irabazlea

iritzia: 
Urriko lehiaketan Kalakan eta Oreka Tx taldeek ostiralean emango duten kontzerturako bi sarrera zozketatu genituen. 16 lagunek hartu zuten parte eta guztiek asmatu zuten erantzuna. Parte hartzaileek esan bezala, Goiztiri AEKk Ordiziako Nafarroa Beherea kalean eta Beasaingo Joxe Migel Iturriotz kaleetan ditu egoitzak. Ordiziako iluntzeko ikasleek egin zuten zozketa eta beraiek atera zuten irabazlearen izena: Eba Etxebarria. Zorionak, Eba, eta gozatu ostiraleko kontzertuaz!



2015/11/10

EGA edo C1eko azterketa prestatu nahi al duzu?

iritzia: 


EGA edo HABEko C1 agiria lortzeko asmotan al zabiltza? Oraintxe duzu azterketa prestatzeko aukera Goiztiri AEKn!

  • Ikastaroa: azaroaren 24tik ekainaren 23ra. 165 ordu.
  • Egunak: asteartea eta osteguna.
  • Ordua: 09:30- 12:30 edo 18:00-21:00
  • Prezioa: 294 €
  • Matrikulazioa: azaroaren 20ra arte



Eman izena!

2015/11/09

Euskaltegian ditugun taldeak

iritzia: 


Urrian hasi dugu ikasturtea eta martxan dira talde asko. Hala ere, oraindik izena emateko garaiz zabiltza! Hona hemen aukerak:


Animatu eta eman izena!

2015/11/06

AIZU aldizkariaren azaroko alea

iritzia: 
azala 

AIZU aldizkariaren azaroko alea ere kalean dugu jada.  Azalean Asier Altuna zinema zuzendaria ageri da, bera baita elkarrizketa nagusiko protagonista. Horretaz gain, Joseba B. Lenoir musikariari egindako elkarrizketa, albiste laburrak, erreportajeak, kritikak eta beste hainbat kontu topatuko dituzu.

2015/11/05

10 hitz ezezagunen esanahia asmatzen

iritzia: 
 Hiztegi Batuan hainbat hitz agertzen dira, batzuk ezagunak ditugunak eta besteak ez. Ezagutzen ez ditugun hitzak topatzen ditugunean, jolas interesgarria izaten da zer esan nahi duten asmatzea, ordura arte dugun ezagutza erabilita. 


UZEIk hiztegi batutik atera dituen 10 hitz hauen esanahia asmatzeko gai ote zara?

  • MALDATU
  • BELORIT
  • OPOTS
  • HEL EGIN
  • LIRIN
  • ZUZEMEN
  • OKUNTZATU
  • ESKUARTE
  • OILARITE
  • BERTZUN
Zer esan nahiko dute hitz horiek? Erabili irudimena eta kontatu hemen zer esan nahiko duten zure ustez. Utzi iruzkinak!

Mintzalaguna egitasmorako izen-emate epea irekita dago Beasainen

iritzia: 
 mintzalagun bilaketarekin bat datozen irudiak

Euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa da Mintzalaguna. Euskara lagunartean praktikan jartzen da helburua eta, horrela, euskara maila hobetu, edo besteari horretan lagundu, eta euskaraz bizitzeko bidean pausuak ematea. Astean behin elkartzen da hiru bat lagunek osatutako taldetxoa eta euskaraz aritzea izaten da kontua, eurek nahi dutena eginez: kafetxo bat hartu, paseatu...


Beasaingo Mintzalagun egitasmoan parte hartu nahi baduzu, azaroaren 10a duzu izena emateko azken eguna. Hona jo dezakezu izena emateko:

  • Gure, AEKren, Beasaingo euskaltegia 
    • beasain@aek.org
    • 943 88 93 40
  • Beasaingo udaletxea
    •  943 02 80 63 (Euskara eta kultura saila)
  • Beasaingo udal euskaltegia
    • euskaltegia@beasain.eus
    • 943 02 81 00
 Eman izena eta hasi euskaraz bizitzen!

2015/11/03

Aktak euskara hutsean

iritzia: 

EAEko Auzitegi Nagusiak Udaletako aktak euskara hutsean bidaltzearen aldeko epai irmoa eman du. Espainiako Gobernu Ordezkaritzak helegitea jarri zion Irurako Udalari beste auzi baterako eskatutako informazioa euskaraz bidaltzeagatik. EAEko Auzitegi nagusiak helegitea atzera bota du eta arrazoia eman dio Irurako Udalari. Epaia irmoa da eta ez du beste helegiterik onartzen. 

Informazio gehiago UEMAren webgunean.

2015/11/02

Nik eskatu dut saskia, eta zuk?

iritzia: 

Errigoraren saskia eskatu eta Nafarroa Hegoaldeko nekazari eta euskalgintzari lagundu nahi al diozu? Eskatu, bada!  Gogoratu gure euskaltegietan egin dezakezula eskaera eta ordainketa. Azkar ibili, ordea, ostiralean amaituko da eta epea!