2015/06/25

Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketan parte hartzeko



Argi Berri elkarteak Lazkao Txiki XXIV. Bertsopaper Lehiaketa antolatu du aurten ere, Ordiziako Udalaren laguntzarekin. Uztailaren 1ean amaituko da parte hartzeko epea.Hemen dituzue baldintzak:

ANTOLAKETA

Lehiaketa hiru mailatan banatuta dago:
  • Gaztetxoen maila: 13 urte artekoentzat (2015ean 14 betetzen ez dituztenentzat). 
  • Gazteen maila: 14-18 urte artekoentzat (2015ean gutxienez 14 eta gehienez 18 urte betetzen dituztenentzat).
  • Helduen maila: 1996an edo aurretik jaiotakoentzat.

LANAK
  • Gaztetxoen mailan, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 2 eta gehienez 4 izango dira.
  • Gazte eta Helduen mailetan, berriz, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira.

GAIA
  • Gaztetxoen mailan, neurria eta doinua libreak izango dira, ez ordea gaia. Gaia "OSASUNTSU BIZI AL GARA?" izango da.
  • Gazte eta Helduen mailetan, berriz, gaia, neurria eta doinua bezala, librea izango da, bakoitzaren aukerakoa.

HELBIDEA

Lanak helbide honetara bidaliko dira: 

ARGI BERRI Elkartea (Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa), 
Gipuzkoa Kalea 15-behea, 20240 ORDIZIA.

Nahi bada e-postaz ere bidali daitezke lanak: aitor-c@ahize.aek.org.

EPEA

Lanak 2015eko uztailaren 1aren aurretik bidaliko dira aurretik aipatu
helbidetakoren batera.

BALDINTZAK (guztiek bete beharrekoak)
  •  Bertsoek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabekoak izan behar dute.
  •  Lanak bidaltzerakoan originala eta lau kopia bidaliko dira (ohiko posta erabiliz gero).
  •  Lanak izenordez bakarrik sinatuko dira. Izenorde hori bertso sortaren barrenean jartzea hobeto. Eta izenordearekin bakarrik bidaliko zaizkigu. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du.
  • Beste gutun azal batean, izenordearekin batera bidaliko zaizkigu beste xehetasun guztiak: egilearen izenordea eta izena, adina (jaiotze-data), helbidea, telefono zenbakia e.a. (karnetaren kopia bidaltzea gomendagarria da).
  • Bertsoak ordenagailuz idatzirik bidaltzea eskatzen da.
  • Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarriko zaio.
  • Ezinbestekoa da, bestalde, bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea.
  •  E-mailez bidaliz gero, berriz, mezu berean alde batetik bertsoak eta bestetik egilearen datuak bidaliko dira.

SARIAK
Sari hauek jasoko dituzte: (garaileek TXIKI-a bana jasoko dute)
  • Gaztetxoek:
    • 1.ak 200 €
    • 2.ak 100 €
    • 3.ak 50 €
  • Gazteek:
    • 1.ak 300 €
    • 2.ak 200 €
    • 3.ak 100 €
  • Helduek:
    • 1.ak 500 €
    • 2.ak 400 €
    • 3.ak 300 €

Epaimahaiaren esku geratzen da sarien banaketa. Edozein sari eman gabe utzi dezake behar adinako kalitatea topatzen ez badu. Eta, bestalde, sariak erdibanatzeko aukera ere berea izango du, hala baderitzo. Sari horiez gain aipamen bereziak ere egon daitezke.

SARI BANAKETA

2015eko irailaren 13an egingo da Ordizian Euskal Jaien barruan.

EPAIMAHAIA

Epaimahaia antolatzaileek, Ordiziako Udalaren oniritziarekin, antolatuko dute eta aurrez jakinaraziko dute nortzuk osatuko duten. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.

LANEN JABETZA
Lan sarituen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango dute lan horiek argitaratzeko. Egileak bere lanak argitaratzeko asmorik izango balu, antolatzaileekin konpondu beharko luke.

Animatu, euskahaldun!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina