2015/06/29

Giro goxoan amaitu dute ikasturtea

iritzia: 


Klaseko azken egunak bereziak izaten dira eta urte osoko ahalegina ospatzeko eta gozatzeko izaten dira, oro har. Goialdeko argazkian Zaldibiako taldekoak ageri dira eta azpikoan, berriz, Ordiziako goizeko A2 taldekoak bazkaltzen. Bejondeizuela koadrila eta opor onak pasa!

2015/06/25

Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketan parte hartzeko

iritzia: 


Argi Berri elkarteak Lazkao Txiki XXIV. Bertsopaper Lehiaketa antolatu du aurten ere, Ordiziako Udalaren laguntzarekin. Uztailaren 1ean amaituko da parte hartzeko epea.Hemen dituzue baldintzak:

ANTOLAKETA

Lehiaketa hiru mailatan banatuta dago:
  • Gaztetxoen maila: 13 urte artekoentzat (2015ean 14 betetzen ez dituztenentzat). 
  • Gazteen maila: 14-18 urte artekoentzat (2015ean gutxienez 14 eta gehienez 18 urte betetzen dituztenentzat).
  • Helduen maila: 1996an edo aurretik jaiotakoentzat.

LANAK
  • Gaztetxoen mailan, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 2 eta gehienez 4 izango dira.
  • Gazte eta Helduen mailetan, berriz, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira.

GAIA
  • Gaztetxoen mailan, neurria eta doinua libreak izango dira, ez ordea gaia. Gaia "OSASUNTSU BIZI AL GARA?" izango da.
  • Gazte eta Helduen mailetan, berriz, gaia, neurria eta doinua bezala, librea izango da, bakoitzaren aukerakoa.

HELBIDEA

Lanak helbide honetara bidaliko dira: 

ARGI BERRI Elkartea (Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa), 
Gipuzkoa Kalea 15-behea, 20240 ORDIZIA.

Nahi bada e-postaz ere bidali daitezke lanak: aitor-c@ahize.aek.org.

EPEA

Lanak 2015eko uztailaren 1aren aurretik bidaliko dira aurretik aipatu
helbidetakoren batera.

BALDINTZAK (guztiek bete beharrekoak)
  •  Bertsoek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabekoak izan behar dute.
  •  Lanak bidaltzerakoan originala eta lau kopia bidaliko dira (ohiko posta erabiliz gero).
  •  Lanak izenordez bakarrik sinatuko dira. Izenorde hori bertso sortaren barrenean jartzea hobeto. Eta izenordearekin bakarrik bidaliko zaizkigu. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du.
  • Beste gutun azal batean, izenordearekin batera bidaliko zaizkigu beste xehetasun guztiak: egilearen izenordea eta izena, adina (jaiotze-data), helbidea, telefono zenbakia e.a. (karnetaren kopia bidaltzea gomendagarria da).
  • Bertsoak ordenagailuz idatzirik bidaltzea eskatzen da.
  • Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarriko zaio.
  • Ezinbestekoa da, bestalde, bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea.
  •  E-mailez bidaliz gero, berriz, mezu berean alde batetik bertsoak eta bestetik egilearen datuak bidaliko dira.

SARIAK
Sari hauek jasoko dituzte: (garaileek TXIKI-a bana jasoko dute)
  • Gaztetxoek:
    • 1.ak 200 €
    • 2.ak 100 €
    • 3.ak 50 €
  • Gazteek:
    • 1.ak 300 €
    • 2.ak 200 €
    • 3.ak 100 €
  • Helduek:
    • 1.ak 500 €
    • 2.ak 400 €
    • 3.ak 300 €

Epaimahaiaren esku geratzen da sarien banaketa. Edozein sari eman gabe utzi dezake behar adinako kalitatea topatzen ez badu. Eta, bestalde, sariak erdibanatzeko aukera ere berea izango du, hala baderitzo. Sari horiez gain aipamen bereziak ere egon daitezke.

SARI BANAKETA

2015eko irailaren 13an egingo da Ordizian Euskal Jaien barruan.

EPAIMAHAIA

Epaimahaia antolatzaileek, Ordiziako Udalaren oniritziarekin, antolatuko dute eta aurrez jakinaraziko dute nortzuk osatuko duten. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.

LANEN JABETZA
Lan sarituen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango dute lan horiek argitaratzeko. Egileak bere lanak argitaratzeko asmorik izango balu, antolatzaileekin konpondu beharko luke.

Animatu, euskahaldun!

2015/06/22

Ikasturtea amaitzen

iritzia: 
 
 Ordiziako goizeko A1 taldekoak

Talde gehienek amaitu dute urrian hasitako ikastaroa eta falta direnek datozen egunetan bukatuko dute. Azken egunak bereziak izaten dira eta elkarrekin egiten dugun ikasturte amaierako irteeraz gain, talde bakoitzak bere plantxoa izaten du: herrian irteera, mokadutxoa eta solasaldia gelan, poteoa...

 
 Ordiziako goizeko B1 taldekoak Barrena jauregian

Ordiziako C1 taldekoak


Dena den, gogoan izan azterketetarako prestatzeko ikastaroak ditugula uztaila eta irailean. Udan ere euskahaldun, lagun!

Carlos Madrazok eskuratu du maiatzeko lehiaketako saria

iritzia: 
Maiatzeko lehiaketan, palindromoa zer zen asmatzen zutenen artean zozketatzeko genuen Marcos Gimenoren 131 aza palindromo ariketen liburua. Carlos Madrazo Ordiziako iluntzeko A2 taldeko ikaslea izan da garailea eta sariarekin eta ikaskideekin batera atera du argazkia. Zorionak, Carlos! Gozatu sariaz!

2015/06/19

Umorea nagusi Barrenan

iritzia: 
 

Ordiziako Udalaren laguntzaz antolatu dugun XXIV. Euskarazko txiste eta pasadizo idatzien lehiaketaren sari banaketa egin genuen atzo Ordiziako Barrena jauregian.

Bertan jakinarazi genuen zeintzuk ziren sarituak eta honela geratu da sailkapena:

  • 1. saria: asto azkarra. 
       Ordiziako goizeko A1 taldearena. 
  • 2.saria: patatak erostera.
       Xanti Mendizabal ordiziarrarena.
  • 3.saria: erretzaileak.
       Ordiziako C1 taldearena.

Irabazleek saria jasotzeaz gain, euren txistea ere irakurri zuten. 

 
Lehiaketaren irabazleak




Sari banaketaren ondoren, Mintzalagunen ikasturte amaierako ekitaldia izan zen. Aurtengoan 'Koka-kola eta barea' ikuskizuna izan zen Barrenan, Ramon Agirre eta Inazio Tolosaren eskutik.


Amaitzeko, mokadutxoa egin genuen,  berriketan aritu bitartean.



Datorren urtean txiste gehiago izango ditugu baina, bien bitartean, 2008tik 2013ra bitartean irabazitako txisteekin egindako liburuxkaz goza dezakezue. XXV. Euskarazko txiste eta pasadizo idatzien lehiaketan egingo dugu topo berriz!

Azterketetarako prestatzeko ikastaroak uztailean eta irailean

iritzia: 

EGA edo HABEren 1,2 edo 3.mailako azterketak prestatu nahi al dituzu? Irailean eta uztailean duzu aukera:

UZTAILA


IRAILA






Aprobetxatu uda eta euskahaldundu!

2015/06/16

Txiste lehiaketaren sari banaketa ostegunean egingo dugu

iritzia: 
 

XXIV. Euskarazko Txiste eta pasadizo idatzien lehiaketa izan da aurten antolatu duguna, Ordiziako Udalaren laguntzaz. Ikasleek epaimahaiko lanak egin dituzte eta baditugu jadanik irabazleak. Hiru sarituak zein diren ostegunean, ekainak 18, jakingo dugu Ordiziako Barrena jauregian 18:30ean egingo den sari banaketan. 

Ondoren, Mintzalagunen ikasturte amaierako ekitaldiarekin uztartuko dugu eta 'Koka kola eta barea' ikuskizuna izango da Ramon Agirre eta Inazio Tolosaren eskutik.




Amaitzeko, mokadutxoa izango da.

Etor zaitezte euskal umoreaz gozatzera!

2015/06/15

Oiangura irteera: landaretza, euria eta festa

iritzia: 


Ikasturte amaierako irteera antolatu genuen ostiralerako eta Oiangura egin genuen irteera. Ordiziako euskaltegitik abiatu ginen ikasle eta irakasleak eta, Arantzadiko Ioanaren gidaritzapean, bidean aurkitutako landaretzaren berri izan genuen. Oaingura bidean dagoen putzua ere ezagutu genuen. 



Eguraldiak ez zigun askorik lagundu amaiera aldera, eta azken azalpenak jaso ondoren, bertako jatetxean zerbait hartzen aritu ginen. Ondoren, afaria izan genuen eta berriketaldi luzea ere bai.




Berriketaren ostean,berriz, kantuari egin genion tartea.Besteak beste, Mikel Laboren 'Txoria txori' abestu genuen.



Giro goxoa izan genuen eta gustura ibili ginen, ezta? Datorren urtean berriz!

Argazki galeria

2015/06/12

Ikasturte amaierako irteera egingo dugu gaur

iritzia: 

Datorren astean amaituko dira urrian hasitako ikastaroak eta, azken urteetan ohitura den legez, ikasturte amaierako irteera egingo dugu. Gaur arratsaldean Oiangura joango gara Arantzadiko kide baten gidaritzapean, eta inguruari buruzko azalpenak emango dizkigu. Azkenik, bertako jatetxean afalduko dugu. Plan ederra gaurkoa!

2015/06/11

Bejondeizula, euskahaldun!

iritzia: 

 

'Hitzez' jokoarekin lehian

iritzia: 

'Hitzez' jokoaren helburua jokalariek dituzten letrekin tableroan hitzak sortzea da eta ahalik eta puntu gehien lortzea, 'Scrubble' izeneko jokoan bezala. Garuna eta hizkuntza lantzeko oso aproposa eta dibertigarria da, gainera. 


Iluntzeko zenbait taldeetako ikasleak Beasainen bildu ziren atzo elkarrekin jokoan aritzeko. Ordiziako iluntzeko B1 eta EGA taldekoak Beasaingo iluntzeko taldekoekin nahastu ziren eta binaka aritu ziren jokoan. Guztira 6 talde aritu ziren.


Lehenengo errondan puntuazio altuena lortu zuten hiru taldeak alde batetik, eta beste hirurak beste aldetik, jokatu zuten berriz. Azkenean, Noelia eta Gurutze izan ziren garaile.



Argazki galeria

2015/06/09

Euskahaldunak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan elkartu dira

iritzia: 

 
 Arabako euskahaldunak

Bizkaikoeuskahaldunak 
Bizkaiko euskahaldunak

 Gipuzkoako euskahaldunak

 
Nafarroako euskahaldunak

Dozenaka euskahaldun batu ziren larunbatean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan AEK-k deitutako Gu ere euskahaldunak gara ekimenera, eta guztiak paratu dira elkarrekin ekimenaren lekukotza jaso duten argazkietarako. Euskara jakin ez, ahaldundu eta ikasi ondoren euskaraz bizi diren euskahaldunak izan dira protagonista, Euskal Herrian diren milaka eta milakaren izenean. 

AEK-k 19. Korrikatik datorren mezua azpimarratu nahi izan du ekimen honen bidez; hots, garai batean euskara jakin ez arren, ahaldundu eta euskara ikastea lortu ondoren, euskaraz bizi diren lagun horiek ikusarazi nahi izan ditu. Izan ere, AEKren aburuz, “gaur egun euskahaldun diren horien erabakia eta ibilbidea nabarmentzekoa da oraindik abagune horri heldu ez dioten euskaltzale erdaldunen aurrean. Herritar horien euskahalduntzea eredu paregabea da beste herritar askorentzat”.

Hala, AEK-k herritar helduei euskahalduntzeko gonbitea egin die. Azken batean, orain arte milaka lagunek egin dute bide hori, eta beste milaka dabiltza gaur egun euskaltegietan antzeko bidea egiten. AEKren arduradunek gogorarazi dute urte osoan dagoela aukera euskahalduntzen jarraitzeko: “Ikasturte arrunta bukatzear badago ere, udako ikastaroen matrikulazioan guztiz murgilduta gaude, eta hurrengo ikasturteko aurre-matrikulazioarako eskaintza berezia ere edonork dauka eskura”.

Izan zaitez zu ere euskahaldun! 

2015/06/05

Supereroak

iritzia: 
Hernanialdeko AEKn sortutako bideo dibertigarria. Gozatu!


Ordiziako azokan izan dira Segurako taldekoak

iritzia: 


Segurako taldeko ikasleek Ordiziako azokara irteera egin zuten, Elias Goiburu irakaslearekin batera. Klasean ikasitakoak praktikan jartzeko aukera izan zuten bertan. Gustura ibili ziren, argazkietan ikus daitekeen moduan.


2015/06/04

Giro alaia eta maila oneko pintxoak

iritzia: 

Euskaldunok jan eta edanean trebeak garela ezin ukatuko dugu baina janaria prestatzen ere ez gara gaizki moldatzen. Gure trebezia erakusteko aukera izan genuen atzo Ordizian egin genuen IV. Pintxo lehiaketan. 


Aurtengoan, euskaltegiko ikasle eta irakasleek osatutako zortzi taldek hartu genuen parte lehiaketan. Hasierako azalpenak eman ondoren, arratsaldeko seiak eta laurden aldera, talde bakoitzak beharrezko osagaiak hartu eta pintxoak prestatzeari ekin genion. 



Epaimahaiari aurkezteko pintxoak mahai batean jarri genituen arratsaldeko zazpi eta erdietarako. Harrituta geratu ginen parte-hartzaile eta epaimahaikideak pintxoen mailarekin. Hori da artea!

  
Gainerakoak, berriz, beste mahai batzuetan kokatu genituen, epaimahaikoek euren lana egin bitartean, guztion pintxoak dastatu ahal izateko.



Kantoi tabernako Ekain Lorenzo eta Ordiziako Udaleko Gaztedia saileko arduraduna den Koro Ruiz izan ziren epaimahaiko kide. Oso serio egin zuten bere lana eta ondo aztertu zituzten pintxoak atalez atal: usaina, itxura, egitura eta zaporea.


Azkenik, epaimahaikoek euren epaia eman zuten eta hiru pintxo onenak zein ziren jakinarazi zuten. Honelaxe gelditu zen sailkapena:

1. Amona mantangorria. Ordiziako goizeko A1 taldekoek egina.
2. Txalupa. Beasaingo iluntzeko taldeak egina.
3. Izokin kapritxoa. Ordiziako goizeko A2 taldekoek sortua.

Irabazleak Ordiziako goizeko A1 taldekoak izan ziren, beraz. Azpiko argazkian gustura ageri dira, euskaltegiko ikasleek egindako oroigarriekin.


Bejondeizuela parte hartzaile guztioi, eta datorren urtera arte!

Argazki galeria hemen.

AEKn lan egin nahi?

iritzia: 

AEK-k euskara irakasle izateko ikastaroa antolatu du.  Ikastaroa, 2015eko irailetik urrira izango da. Matrikulazioa zabalik!

Ikastaroaren ezaugarriak:

  • Formatu konbinatua:
    • aurrez aurreko 5 eskola
    • on-line jarduerak.
  • Non: Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea.
  • Ikastaroaren hasiera eta amaiera data: irailaren 4tik  urriaren 30era.
  • Aurrez aurreko eskolen ordutegia: 09:00etatik 13:30era.
  • Eskolen datak: irailaren 4, 11, 18 eta 25, urriaren 9a.
  • On-line lana: bataz besteko 2,5 ordu eguneko.
  • On-line lana ondorengo helbidean: http://www.egela.aek.org
  • Prezioa: 450 €euro
  • Informazioa eta izen-ematea: e-idazkaritza@aek.org
  • Nahi izanez gero  hemen ikusi ahal dituzue ikastaro ezberdinen ereduak   ( jarri erabiltzaile izena eta pasahitza: demoak)

Ikastaroan matrikula:
  • Ikastaroetako partaideak AEKren beharren arabera onartuko dira.
  • Ikastaroan onartua izateko, matrikula kudeatzailearen onarpena jaso behar da emailez.
  • Lehentasuna izango dute gurekin lan egin nahi duten pertsonek, eta lan egiteko homologagarriak direnak: diplomatua, lizentziatua edo unibertsitateko gradua, eta EGA izatea (edo baliokidea).
  • Onarpena jasotakoan ordainketa egin behar da eta matrikulazio prozesua amaitu.
  • Ordainagiria edo transferentziaren agiriaren kopia bidali behar da e-idazkaritza@aek.org helbidera.
  • Ordainketa ez bada bidaltzen ez da matrikula aintzat hartuko eta onartuko.
Matrikula zabalik ekainaren 26ra arte.

Animatu!!!

2015/06/03

Barnetegi ibiltariak: oinez ala bizikletaz

iritzia: 


Animatu!

Ekaineko lehiaketa

iritzia: 
 

Hilabete honetako galdera: Nor da hilabete honetako AIZU aldizkariko azalean agertzen dena?


Saria: Julen Belamunoren 'Ukabilak eta loreak' liburua, Governors taldearen 'Su garaian', Ruper Ordorikaren 'Lurrean etzanda' diskoa eta Elhuyar hiztegi txikia. 

Parte hartzeko azken eguna: ekainak 19.

Bidali zure erantzuna goierri@aek.org helbidera. Izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu, mesedez.


Lehiaketaren laguntzailea:


                                 

2015/06/02

Uda barnetegiak

iritzia: 

Ekaineko AIZU aldizkaria kalean

iritzia: 
 

Dagoeneko AEKren euskaltegietako ikasle eta irakasleok esku artean daukagu hilabete honetako AIZU! aldizkaria. Askotariko erreportaje eta albisteak, elkarrizketak, komikiak, denbora-pasak... Koloretsu eta alai dator, gainera! 



AIZU!-ko kideak Gontzal Mendibil kantariarekin eta Ane Zabala kazetari eta antzerkilariarekin mintzatu dira. Erreportajeen atalean, Antonioren borda, Gardi Sugbud irlako indigenak, Amurrioko Acha destilategia eta, nola ez, euskara ikasteko uda ikastaroak izan dituzte hizpide.

Gehiago jakin nahi? Bada, sartu AIZU!ren webgunean edota egin harpidetza eta hilero jasoko duzu etxean (urtean 10 ale).

Gozatu ekaineko aleaz, euskahaldun!

2015/06/01

Datorren ikasturterako matrikulatzeko eskaintza berezia

iritzia: 


2015/16 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzu, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta!
Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:
  • %5eko deskontua 15-16 ikasturteko matrikularen prezioan
  • Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
  • Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
Orain matrikulatuz gero, ekarpen hau egin beharko duzue aurrematrikula gisa (lehenengo ordainketa):
  • 240 ordutik gorako ikastaroetan: 120 €
  • 240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan: 100 €
Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenu, aurrematrikularen %100 itzuliko zaizu, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Irailaren 29tik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira.

Izen emateak eta informazioa: Goiztiri AEK euskaltegian.

Aprobetxatu AEK-ren aurrematrikula eskaintza berezia. Eman izena ekainaren 19a baino lehen; eta ikasi eta landu euskara Goiztiri euskaltegian!