2015/05/28

Herri hizkerei buruzko erakusketa Igartzan


Euskara ibiltaria erakusketa martxan da gaurtik ekainaren 5era arte Beasaingo Igartza jauregian. Erakusketa honen helburua Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) zer den ezagutaraztea da eta orain arteko lanen berri ematea. 


Euskaltzaindia euskalkiekin eta horien barruko hizkerekin ari da osatzen EHHA 1984tik. Galdeketa jakinak egiten dituzte euskara bizirik den Euskal Herri zatian, kontzeptu, objektu edo izaki zehatz bati nola deitzen dioten ateratzeko. Hortik abiatuta, ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzen dituzte. Galde-sortekin, hizkuntzaren arlo guztiak —lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia— biltzen dira. 2010etik herri hizkeren Atlasaren sei liburuki argitaratu ditu akademiak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina