2015/05/29

Castellanoteguia

iritzia: 
2011-2012 ikasturtean Hernaniko AEK-ko irakasleek ikasleei eginiko oparia duzue hauxe. Gozatu eta barre egin, lasai!

Euskahaldunon hitzordua ekainaren 6an

iritzia: 
19.Korrika arrakastatsua pasa ondoren, beharrezkoa ikusten dugu Korrikaren mezua hedatzen jarraitzea; hori dela-eta, euskahaldun kontzeptuaren barruan dagoen ideia bat azpimarratu nahi dugu: euskahalduntzearena; alegia, euskara jakin ez, ahaldundu, eta euskara ikastea lortu duzuenon indarra, hain zuzen ere. 

Euskahaldunok hartutako erabakia eta egindako ibilbidea nabarmendu nahi ditugu, bereziki oraindik bide hori egin ez duten euskaltzale erdaldunen aurrean. Rol garrantzitsua jokatzen duzue euskara ikasi eta euskaraz bizitzeko gai zaretenok.

Beraz, ekainaren 6an, ideia hau indartzeko talde-argazki handia egin nahi dugu zuekin, euskahaldunokin, Hegoaldeko hiriburuetan.
Zu bertan egotea nahi dugu. Hemetxe hitzorduak:

Donostian, kaian -Portaletak-, 11:30ean.
Bilbon, Arriagan, 11:30ean. 
Iruñean, Alde Zaharrean -Zaldi Zurian, 11:30ean.
Gasteizen, Galizia kalean (Aranako txosna-gunea), 12:30ean.

Euskahalduna? Bai, une hartan ekitea erabaki nuen; eskua altxatu, plazan tokia hartu, busti: euskara ikastea erabaki nuen, eta gaur egun euskalduna naiz, gai izan naiz. Kontua ekitea da. Izatea ekitea da. Egiten dudana naiz.

Etor zaitez, euskahaldun!

Udan ere euskahaldun!

iritzia: 

2015/05/28

Herri hizkerei buruzko erakusketa Igartzan

iritzia: 

Euskara ibiltaria erakusketa martxan da gaurtik ekainaren 5era arte Beasaingo Igartza jauregian. Erakusketa honen helburua Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) zer den ezagutaraztea da eta orain arteko lanen berri ematea. 


Euskaltzaindia euskalkiekin eta horien barruko hizkerekin ari da osatzen EHHA 1984tik. Galdeketa jakinak egiten dituzte euskara bizirik den Euskal Herri zatian, kontzeptu, objektu edo izaki zehatz bati nola deitzen dioten ateratzeko. Hortik abiatuta, ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzen dituzte. Galde-sortekin, hizkuntzaren arlo guztiak —lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia— biltzen dira. 2010etik herri hizkeren Atlasaren sei liburuki argitaratu ditu akademiak.

2015/05/26

Pintxo lehiaketa datorren asteazkenean izango da

iritzia: 

IV. Pintxo lehiaketa egingo dugu datorren asteazkenean, ekainak 3, Ordiziako plaza nagusian, 18:00etan. Euskaltegiko ikasleek taldeka hartu ohi dute parte eta herritarrei ere irekia dago, taldeei zein norbanakoei. Parte hartu nahi duenak ekainaren 1erako eman behar du izena Goiztiri AEKren euskaltegietan.


BALDINTZAK



Animatu eta parte hartu!


2015/05/22

Udan ere euskahaldundu zaitez

iritzia: 


Euskahalduntze prozesuan jarraitu nahi al duzu eta uda garai aproposa dela iruditzen al zaizu? Bada, udan ere euskahalduntzen jarraitzeko eskaintza zabala dugu AEKn. Hainbat aukera dituzu:
 Animatu eta izan euskahaldun udan ere!

2015/05/20

Korrika 19ren lekukoa eskuz esku Goierrin

iritzia: 

Korrikak ez luke zentzurik kilometro eroslerik gabe, lekukoa eskuz esku bere helmugara eramaten duzuenon laguntzarik gabe. Goierriko hainbat elkarte, talde, eragile, udal zein norbanakok kilometroa erosteko ahalegina egiten duzue, euskalduntzeko lanean jarrai dezagun. Kilometro erosleok lekukoa eraman duzueneko unea erakusten duen argazkia jasotzen duzue oroigarri gisa eta gure esker onaren erakusgarri. Datozen egunetan jasoko dituzue argazkiak, jada eskuartean ez badituzue, baina gure Flickr kontuan ere zintzilikatu ditugu, digitalean ere izan ditzazuen. Bejondeizuela, euskahaldunok!

2015/05/19

2015/05/15

Atzekoz aurrera ere bera

iritzia: 

Palindromo ikastaroa egin genuen joan den asteartean Beasaingo Igartza jauregian eta Markos Gimenok palindromoen xarma erakutsi zigun. 


Beasaingo goizeko taldekoek saioaren kronika egin zuten biharamunean:

Atzo Beasaingo Igartza jauregian palindromo tailerra egin genuen. Markos Gimeno ermuarra izan zen irakaslea. Palindromoak bi norabidetan berdin irakurtzen dira. Hitzak dira baina esaldiak ere izan daitezke. Guk ez genekien zer zen palindromoa eta horregatik interesgarria izan zen, zerbait berria ikasi genuelako. Hasieran oso zaila iruditu zitzaigun baina gero pistekin lortu genuen. Hamalau palindromo egin genituen. Tailerra eta gero taberna batera joan ginen zerbait hartzera eta palindromoekin nola hasi zen kontatu zigun eta blog bat duela. Blogean astero palindromo berri bat jartzen du. Hori da zaletasuna!


Jakin-mina baduzue, hementxe duzue Markosen gunea. Ea gustuko duzuen!

Gogoratu lehiaketan zozketatuko dugula Markosek kaleratutako palindromo ariketen liburua. Animatu eta parte hartu!

Korrika 19 munduan

iritzia: 
Korrika 19 martxoaren 19tik 29ra izan genuen Euskal Herrian baina Korrikak Euskal Herriko mugak ere gainditzen ditu. Euskahaldunon ahalmena munduko 5 kontinentetara zabaldu da, Montrealetik Sidneyra munduko 20 tokitan, hain zuzen ere.Gora euskahaldunok!

2015/05/14

Maiatzeko lehiaketa

iritzia: 
 
 
Hilabete honetako galdera: Zer da palindromoa?

Saria: Markos Gimenoren '131 aza' palindromo ariketen liburua.

Parte hartzeko azken eguna: maiatzak 31.

Bidali zure erantzuna goierri@aek.org helbidera. Izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu, mesedez.


Lehiaketaren laguntzailea:


                                 

Euskaltegia ezagutzen

iritzia: 
 

'Ordizia ezagutzen' ekimena kanpotik etorritakoek herria ezagutzeko bisita gidatua izaten da. Tartean, euskaltegian ere egiten dute geldialdia eta aurreko astean izan ziren gurean. Euskaltegia ikusi, klasean zeuden taldekideak ezagutu eta solas pixka bat egin zuten.


 Badakizue non gauden eta zuen zain izango gara!

2015/05/13

EGA taldekoak izan dira apirileko lehiaketako irabazleak

iritzia: 
Raul Perezen Jacques Anquetil liburua eta Beira taldearen 'Dena ez denean ezer' diskoa genituen saritzat apirileko lehiaketan. Pako Aristiren azken liburuaren izenburua zein zen galdetu genuen eta 'Euskararen isobarak' erantzuna eman zutenen artean zozketa egin eta EGA taldekoak atera dira garaile. Taldeko ikasle guztientzat adina sari ez eta, azkenean, liburua Ibanek eraman zuen etxera eta diskoa, berriz, Ionek. Gustura geratu dira biak, argazkian ikus daitekeen bezala. Gozatu sariez, bikote!


Euskahaldun oso eta eroso nola izan ikasten

iritzia: 
 

'Euskahaldunak gara' tailerra izan genuen AHIZEko teknikaria den Mikel Urdangarinekin joan den ostiralean Beasaingo Igartza jauregian. Euskaldun zergatik izan nahi dugun hausnartu genuen eta bakoitzak bere arrazoiak eman zituen.


Euskahaldun arketipoaren ezaugarriak zeintzuk izan behar duten ere definitu genuen jolas baten bidez.


Azkenik, euskahaldun oso eta eroso izateko estrategiak ezagutu genituen eta praktikan jartzen saiatu ginen rol jokoen bidez.

Saioan ikasitakoak kontuan hartu eta euskahaldunak izateko bide horretan lanean jarraituko dugu aurrerantzean ere. Gora euskahaldunak!

2015/05/11

Miren Amondarain legorretarrak irabazi du Errigorako olioa

iritzia: 
Legorretan bizi den Miren Amondarainek eskuratu zuen martxoko lehiaketan zozketatu genuen Errigora olioa eta saria eskuetan duela ageri da azpiko argazkian. Goza dezazuela sariaz! 

2015/05/07

Palindromo ikastaroa izango dugu asteartean

iritzia: 

Hitzekin jolastea gustuko al duzu? Trebea al zara hitzen artean? Bada, palindromo ikastaroa egingo dugu maiatzaren 12an, 09:45ean, Beasaingo Igartza jauregian. Ikastaroa doakoa izango da.



Interesa duzuenok astelehenerako eman behar duzue izena euskaltegian. Etor zaitez jolasera!

2015/05/05

HABEren azterketaren entzumen eta irakurmen proba ostiralean

iritzia: 
HABEren 1.deialdiko azterketaren entzumen eta irakurmen proba ostiralean, maiatzak 8, egingo dugu Goiztiri AEK euskaltegian. Proba 18:00etan izango da Ordiziako euskaltegian.

AZTERKETA EGUNERAKO OHARRAK
  • Probak esandako orduan hasiko dira. Horregatik ordua baino ordu laurden lehenago bertan egon behar du azterketariak. Ordurako bertan ez dagoenak ezin izango du proban parte hartu, probak hasi ondoren ez baitu azterketa-tokira sartzerik izango.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatu egin beharko da, nortasun-agiria edo argazkia duen agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz. Agiria mahai gainean bistan ipini behar du, gelako arduradunak etorri direnen izenak ziurta ditzan.
  • Debekaturik dago eskuko telefonoa, ordenagailua edota bestelako baliabide teknologikorik erabiltzea.
  • Azterketan zehar isiltasuna ezinbestekoa da.
  • Arazo larririk ez bada, ezingo da gelatik irten azterketa amaitu arte. Azterketa amaitu ahala gelatik irten ahal izango da, baina ezin izango da pasilloan geratu.
  • Azterketa boligrafo beltz edo urdin ilunez idatzi behar du, eta arkatza zirriborroetarako besterik ez da erabiliko.