2014/02/06

Sagardotegirako gonbita


Ordiziako iluntzeko B1 taldekoek sagardotegira joateko gonbita egin digute. Hona hemen beraien mezua:

DENOK SAGARDOTEGIRA!


Datorren otsailaren 21ean, ostiralean, Ataungo Urbitarte sagardotegian afari bat antolatu dugu AEK-ko guztiok. 25€ balio du eta etorri nahi baduzue eman izena AEK-ko euskaltegian.

Autobusez joango gara 20:30ean eta itzulera 00:00etan izango da. Trikitilariak edukiko ditugu dantza egin nahi baduzue txotx egin bitartean.

Anima zaitez! Oso ondo pasatuko dugu eta euskara praktikatzeko oso aukera ona izango da.


Sagardotegirako plana girotzeko kopla batzuk ere sortu zituen guretzat Mikel Artolak, aurreko astean egindako bertso-kantu saioan. Hasi, beraz, entseatzen!


2 iruzkin:

  1. egako goizeko taldea2/13/2014 11:13 AM

    izugarrizko pena ematen digu, baina hurrengo egunean EGAko azterketa dugu. hurrengoan izango da.
    eskerrik asko gonbidapenagatik, ondo pasa

    ErantzunEzabatu
  2. Horrelako gonbidapena eginez gero,nor ez da ba,animatuko!!!
    Koplak ikasten dugu orain lana.
    Txotxxxx!!!

    ErantzunEzabatu