2013/07/12

Nepaldarrak euskaraz

iritzia: 



Ordiziako euskaltegian bi AISA talde ditugu eta ikasle nepaldarrak ditugu bietan. Bideoa grabatu duten taldeko kideak maiatzaren 29an hasi ziren klaseetan eta uztailaren 23an amaituko dute. Grabatu duten bideoan euren burua aurkeztu, Nepali buruzko datu batzuk eman eta Euskal Herriari eta euskarari buruzko zenbait kontu ere aipatu dituzte. Ikusi eta gozatu!




Bejondeizuela! Jarraitu elkarri euskara ematen!

2013/07/10

Hainbat elkarrizketa egin dizkiote Edurne Brouardi hedabideetan

iritzia: 
 

Edurne Brouardek Korrikako arduradun izateari utziko ziola jakinarazi zenetik, hainbat elkarrizketa egin dizkiote komunikabideetan. Oihartzuna izan du hedabideetan eta sare sozialetan.Azpiko loturetan duzue horren isla.


2013/07/09

Euskara hizkuntza arruntenetakoa da ikerketa estatistiko baten arabera

iritzia: 


Silicon Valleyko datu-zientzialari batzuek azterketa estatistikoa egin dute munduko ehundaka hizkuntza konparatuz, eta bitxitasunaren arabera sailkatu dituzte; hizkuntza arraroenak zerrendaren goialdean eta arruntenak behean. Emaitzetan hauxe atera da: euskara munduko hizkuntza arruntenetakoa da. 239 hizkuntzako sailkapenean, 230.a da euskara. Aldiz, inguruko erdarak, gaztelania eta frantsesa, hizkuntza arraroenetakoak dira, eta baita ingelesa ere.

Albistea Sustatun.

2013/07/08

Hitzarmena sinatu dugu Ordiziako Udalarekin

iritzia: 
Ordiziako Udalak hitzarmena sinatu du Goiztiri AEK euskaltegiarekin. Ekainaren 14an sinatu zuten hitzarmena Ordiziako alkate den Igor Egurenek eta Nekane Munduate Goiztiri AEKren zuzendariak. 


Euskaltegiak "egiten duen lana aitortzeko, eta euskalduntze eta alfabetatze lanekin jarraitzea sustatzeko" sinatu du hitzarmena udalak AEKrekin.

Udalak diruz laguntzen dituen egitasmoak honakoak dira: diru-laguntza irakaskuntza jarduerarako, didaktika zerbitzu eta antolaketarako, auto-ikaskuntza sistemak sortzen dituen hainbat gastutarako, txiste eta pasadizo idatzien lehiaketarako, eta ekintza osagarrietarako; aurten, besteak beste, ekintza osagarri hauek antolatu ditugu: tupper-sex saioa, henna ikastaroa, postre ikastaroa eta pintxo lehiaketa. Ekintza osagarri hauek klasean ikasitakoa praktikan jartzeko saioak dira, irekiak izan ohi dira, eta edozein herritarrek har dezake parte.

2013/07/04

Bixi-bixi irratsaian ikasturte honetan egindako partehartzeak

iritzia: 
2012-2013 ikasturtean ere euskaltegien txokoan kolaboratzen aritu da Goiztiri AEK Segura Irratiko Bixi-bixi saioan. Hementxe dituzue ikasturteko zazpi kolaborazioen grabazioak, berrienetik zaharrenera. Entzun eta gozatu!









Ikasturte honetako Bixi-bixi saio guztiak entzuteko aukera duzue hemen.

2013/07/02

Eskerrik asko, Edurne!

iritzia: 


Edurne Brouardek Korrika ardura uztea erabaki du, 30 urtez lasterketaren parte izan eta gero. Brouard Korrikaren bigarren ediziotik ibili da lasterketaren antolakuntzan murgilduta eta azken sei Korriketako arduradun nagusia izan da. Joan den ostegunean izandako AEKren Batzar Nazionalean AEKideek urtetan egindako lana eskertu zioten bideo honekin:


Edurne Brouardek Asier Amondo laudiarrari pasa dio Korrika arduraren lekukoa. Mila esker Edurneri egindako lanagatik eta zorte on Asierri ibilbide berrian!

2013/07/01

Beranduegi web telebistaren azkeneko saioa

iritzia: 
Argia aldizkariaren asteroko Beranduegi saioa amaitu egin da. Web telebista saio honek gaurkotasunezko gaiak jorratu ditu umore eta ironia fina erabiliz eta, horretaz gain, aldizkarian bertan argitaratutako eduki nagusiak ere txertatuz. Ehungarren eta azken saioa duzue hemen ikusgai. Gozatu!



Aurreko saioak ikusteko klikatu hemen.