2013/04/29

Henna tatuaje saioa izango dugu ostegunean Ordiziako euskaltegian

iritzia: 

Eskuak apaintzeko saioa izango dugu ostegunean Ordiziako euskaltegian. Goiztiri AEK-ko AISA taldeko ikaslea batek henna erabiliko du eskuan edo hatzetan tatuajeak nola egin erakusteko eta zenbait laguni ere egingo dizkie. Animatu eta parte hartu!



2013/04/24

Berria egunkaria barrutik ezagutu dugu

iritzia: 

Berria egunkariaren egoitzan izan ginen joan den ostegunean eta euskarazko komunikabidearen erredakzioa eta funtzionamendua barrutik ezagutzeko parada izan genuen. Berriaren Interneteko arduraduna den Jon Ordoñez kazetariak erakutsi zigun eta euren eguneroko lanari buruzko xehetasunak eman zizkigun: egunkariaren atalen antolaketa, maketazioa, lan egiteko modua...


Ikasleak adi-adi aritu ziren entzuten eta galderak ere egin zituzten, euren jakin-mina asetze aldera. 


Amaieran, Ordoñezek Martin Ugalde kulturguneari buruz hitz egin zigun Berria egunkariaren egoitzaren kanpoaldean eta horrela eman genion amaiera bisitari. 



Gogoan izan Berriak 10 urte beteko dituela ekainean eta apiriletik ekainera hainbat ekintza antiolatu dituela. Hemen duzue informazio gehiago.

2013/04/19

Dantza suelto ikastaroa izango dugu datorren astetik aurrera

iritzia: 

 

Gure ikasleek eta nahi duten herritarrek hankak eta gorputza astintzeko parada izango dute apirilaren 24tik ekainaren 19ra egingo dugun dantza suelto ikastaroan. Asteazkenetan ordubeteko saioa egingo dugu, 19:00etatik 20:00etara Ostadarrek Beasainen duen egoitzan (Oriamendi, 10). 



Ikastaroan parte hartu nahi duenak 3 euro ordaindu beharko ditu. Izena emateko Beasaingo edo Ordiziako euskaltegira hurbildu, 943 88 93 40 edo 943 88 91 74 telefonora deitu edota e-posta bidali goierri@aek.org helbidera.

Azkar ibili, ikastaroko partaideen kopurua mugatua da eta!

2013/04/17

Berriara bisita egingo dugu bihar

iritzia: 
 

Berria egunkaria bere hamargarren urteurrena ospatzen ari da apiriletik ekainera eta, abagunea aprobetxatuz, Berriara bisita egingo dugu bihar goizean. Andoaingo Martin Ugalde kulturparkera joan eta egunkaria barrutik ezagutzeko aukera izango dugu. Irrikitan gaude!




2013/04/15

BItxigintza ikastaroa izango dugu apirilaren 22an eta 29an

iritzia: 

Azaro aldean egin genuen ikasturteko lehen bitxigintza ikastaroa eta bigarrenaren txanda dugu orain. Oraingo honetan Leire Barandiaran beasaindarra izango dugu irakasle eta eraztunak edota paparrekoak egiten irakutsiko digu, pinturaren laguntzaz bitxi horiei guk nahi dugun itxura edota kolorea emanda.


Bi saio izango dira, apirilaren 22koa eta 29koa, 18:00etatik 20:00etara, Beasaingo euskaltegian. Ikastaroan parte hartzeko 6 euro ordaindu beharko dira.


Ikastaroan parte hartu nahi duenak osteguna du izena emateko azken eguna. Beasaingo (943 88 93 40)  edota Ordiziako  (943 88 91 74) euskaltegian eman daiteke izena edota e-posta bidalita goierri@aek.org helbidera. Animatu!

Bejondeizula, Goierri!

iritzia: 

 
Bi urtez behin egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren 18. edizioa martxoaren 14tik 15erako gauean pasa zen Goierritik. Gaua eta eguraldi hotza izanagatik ere, herritar ugari elkartu ziren kaleetan lasterketarekin bat egin eta gure hizkuntzaren aldeko aldarria lau haizetara zabaltzeko.


Hori dela-eta, era batera edo bestera, Korrikan parte hartu zenuten guztioi gure esker ona adierazi nahi dizuegu. Ez zarete makalak! Eskerrik asko bihotz-bihotzez!


Jasotakoaren esker onez, azpiko loturetan topatuko dituzue Goierriko ibilbidean argazkilari lanetan aritu zen Dioni Santoyoren argazkiak. Ikusi, gozatu, elkarbanatu eta zabaldu! 


Eta ez ahaztu, eman euskara elkarri!

Korrikaren ibilbide osoko argazki eta bideoak hemen.

2013/04/12

Apirileko lehiaketa

iritzia: 
Hilabete honetako galdera: Nork osatzen du Napoka Iria taldea?


Saria: Napoka Iriaren 'Lehertarazi edifizioak' diskoa eta 'Itzal itzazu argiak #2' fanzinea.


 

Parte hartzeko azken eguna: apirilak 30.

Bidali zure erantzuna goierri@aek.org helbidera. Izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu, mesedez.