2012/04/23

Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur


Liburuaren Nazioarteko Eguna dugu gaur. Hori dela-eta, jakin nahiko genuke euskarazko zein liburu irakurtzen ari zareten, edota gure hizkuntzan idatzitako zein liburu gomendatuko zenuketen. Atzerriko hizkuntzaren batean idatzia izan arren, euskarara itzulitako liburuak ere gomenda ditzakezue nahi izanez gero.

Arantxa Iturbe kazetari eta idazleak liburuei buruzko zutabe ederra idatzi du Berria egunkarirako. Irakurri Berria egunkariko artikulua eta esan zer iruditzen zaizuen!

3 iruzkin:

  1. Ur Apalategiren 'Fikzioaren izterrak' gomendatuko nuke nik. Oso istorio ederrak sortu ditu, guztiak idazleekin zerikusia dutenak.

    ErantzunEzabatu
  2. IƱigo Astizen 'Baita hondakinak ere' eta Leire Bilbaoren 'Scanner' oso poema liburu interesgarriak dira.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Nik ere bat egiten dut "irakurlearekin" eta batez ere, Leire Bilbaoren "Scanner" gomendatuko nizueke. Bestalde, "Martutene" irakurtzeko desiatzen...

      Ezabatu