2012/04/30

Migrazio esperientziak kontatu dituzte Ordizian

iritzia: 
 
 
Migrazioari eta aniztasunari buruzko hitzaldia egin zuten asteazkenean 
Ordiziako Barrena kultur etxean,  Udalak antolatuta. Jon Maia Soria bertsolaria
eta idazlea izan zen hizlari nagusia, eta harekin batera parte hartu zuen
saioan Montse Cuscó Goiztiri AEK euskaltegiko ikasleak. Cuscó kataluniarra
da eta duela zazpi urte etorri zen Goierrira bizitzera.  Beste hainbat
ordiziarrek ere hartu zuten hitza, euren testigantzak kontatuz, kultura
ezberdinen arteko elkarbizitza oinarri hartuta.
Kultur etxeko aretoa jendez bete zen.
 
 

Pintxo lehiaketa antolatu dugu

iritzia: 
Goiztiri AEK Euskaltegiko I. Pintxo Lehiaketa antolatu dugu maiatzaren 10erako, osteguna. Lehiaketa Ordiziako D'Elikatuz Interpretazio Zentroan izango da eta euskaltegiko taldeek zein herritarrek parte har dezakete. Pintxo hotzak egin beharko dira, baina ez dira aurrez eginda eramango. Euskaltegiak jarriko ditu osagaiak eta ordu eta erdi izango dute guztia prestatzeko. Parte hartu nahi duten norbanako edo taldeek maiatzaren 7ra arte izango dute zabalik izena-emateko epea. Azpian duzue lehiaketari eta izen-emateari buruzko informazio gehiago. Animatu eta parte hartu!



2012/04/29

Alergiak eta mikrobioak

iritzia: 
Goierriko Kastako kideek gure blogean argitaratzeko testuak sortzen jarraitzen dute, eta hilabete honetan Koldo Goitiaren testua dugu. Koldo Goitia kazetaritzan eta beste hainbat ogibidetan aritua da, eta ETB1eko Kalaka eztabaida saioan ere parte hartu izan du solaskide moduan. Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan ere aritu da jardun berean.





2012/04/25

Errenta aitorpena euskaraz

iritzia: 



Errenta aitorpena egiteko garaia dugu orain, eta Goierriko Udalek gogorarazi nahi dute euskaraz egiteko aukera eta eskubidea dugula. Beraz, errenta aitorpena egiteko modua edozein izanda ere, gogoratu euskaraz egitea.

Azpian duzue Goierriko Udalek helarazi duten mezua gai honen inguruan. Animatu  eta egin deklarazioa euskaraz!




Talo marokoar eta mexikar ikastaroa izango da maiatzean

iritzia: 


Maiatzaren zortzian talo mexikarrak eta marokoarrak egiten ikasteko aukera izango da Ordiziako gaztelekuan. Ikastaroa bi ordukoa izangoa da, 09:30etik 11:30era. Ikastaroan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du maiatzaren laua baino lehen. Azpiko dokumentuan dituzue xehetasun gehiago.



2012/04/24

Literatur tertulia egin du Beasaingo goizeko taldeak

iritzia: 
Liburu bat irakurri eta horren inguruko solasaldia egin dute Beasaingo goizeko taldeko ikasleek. Azpian duzue hizketaldiaren ondoren eurek egin duten kronika:

Kaixooo!

Gaur liburu-tertulia bat egin dugu: “Irabazi eta Galdu” liburuaren titulua da, eta idazlea T.C. Jupp da.

Lehenik liburu irakurri genuen. Gero, atal bat aukeratu genuen, hirugarren kapitulua. Etxean berriz irakurri genuen, eta gauza deigarriak azpimarratu genituen.

Sentsazioa desberdinak atera dira: zati batzuetan pozik, beste batzuetan oso triste, beste batzuetan haserre sentitu gara. Bitxia da: liburu berdina, sentipenak desberdinak.

Tertulia bukatu ondoren, pozik sentitu gara. Oso esperientzia interesgarria da. Denok asko hitz egin dugu, eta hitz desberdinak agertu dira.

Beste tertulia bat egiteko geratu gara.

Agurrak!

Beasaingo Goizeko Taldea

Eraztunak egiten trebatu dira ikasleak

iritzia: 
Bitxigintza ikastaroa egin zuten euskaltegiko zenbait ikaslek eta herritarrek apirilaren 16an eta 23an. Larraitz Sukia ataundarra izan zuten irakasle, eta eraztunak egiten irakatsi zien ikastaroan parte hartutako 23 lagunei.

Lehenengo egunean eraztunen gainaldea egin zuten. Lehenik eta behin, Sukiak erabili beharreko materiala zein zen azaldu zien, eta ulertutakoan hasi ziren eskulanetan. Batzuei gehiago eta besteei gutxiago kosta zitzaien, baina denek lortu zuten eraztunaren 'saskitxoa' egitea.

Bigarren egunean, berriz, aurrekoan bukatu ez zutenei amaitzen lagundu zieten, eta, ondoren, eraztunaren beste zatiarekin hasi ziren lanean. Pazientzia eta gogoa jarri zuten guztiek, eta eraztun bana eraman zuten etxera. Azpiko argazkian ikus daiteke zein izan zen emaitza.


2012/04/23

Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur

iritzia: 

Liburuaren Nazioarteko Eguna dugu gaur. Hori dela-eta, jakin nahiko genuke euskarazko zein liburu irakurtzen ari zareten, edota gure hizkuntzan idatzitako zein liburu gomendatuko zenuketen. Atzerriko hizkuntzaren batean idatzia izan arren, euskarara itzulitako liburuak ere gomenda ditzakezue nahi izanez gero.

Arantxa Iturbe kazetari eta idazleak liburuei buruzko zutabe ederra idatzi du Berria egunkarirako. Irakurri Berria egunkariko artikulua eta esan zer iruditzen zaizuen!

Bertsomovieda lehiaketako sariak banatu dituzte

iritzia: 


Arrano Kultur Elkarteak antolatutako Bertsomovieda lehiaketako sari-banaketa izan zen joan den ostiralean Beasaingo Igartza jauregian. Beasaingo alkatea den Koldo Agirre, Unai Baztarrika Euskara eta Kultura zerbitzuburua, eta Iñaki Apalategi eta Aitor Sarriegi antolatzaile taldeko kideak izan ziren bertan. Parte hartzaileen kopurua eta lanen kalitatea nabarmendu zituzten antolatzaileek.

Sari nagusia bi lanen artean banatu zuten: 'Bertso Road Movie' eta 'Urpeko bertsoak'. Epaimahaiak bi lanen kalitate altua eta orijinaltasuna azpimarratu zituen, eta oso lan ezberdinak izanik, azkenean saria erdibana egitea erabaki zuten (lan bakoitzaren egileei 450na euro). 'Bertso Road movie' lanaren egileen ordezkari gisa, Alex Areizagak eta Jokin Muruak jaso zuten saria. Jon Martin bertsolari oiartzuarrak eta Igor Arruabarrenak eskuratu zuten sariaren beste zatia.


 
Bertso onenak dituen bertsomoviearen saria, berriz, 'Intxaur ondotik Intxaurpera' lanarentzat izan zen. Bideoko hiru bertsoek auzoaren izaera, garai bateko intxaurrondoaren figuratik abiatu eta gaur egungo bilguneetara egoki eta txukun islatzea saritu nahi izan zuen epaimahaiak. 300 euroko saria jaso zuten Arriarango Intxaurpe elkarteko kideek.


Publikoaren saria 'Bertso Road Movie' lanarentzat izan zen, 523 bozka jaso ondoren. Ataungo Urbitarte sagardotegian 15 lagunentzako otorduaz gozatuko dute  gabiriarrek.

2012/04/19

'Musika airean' izeneko lanak irabazi du Kontseiluak antolatutako film laburren lehiaketa

iritzia: 
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak film laburren lehiaketa antolatu zuen 'Euskaraz bizi nahi dut' lemapean, eta apirilaren 4an egin zuten sari banaketa Gasteizen. Finalera iritsitako zortzi lanak ikusi zituzten, eta epaimahaikoek saritutako lanak zeintzuk izan ziren jakinarazi zuten. Lehen saria jaso zuena, eta ondorioz irabazlea, Bernues anaien lana izan zen, 'Musika airean' izenekoa. Bigarren sariaren ordez, bi accesit eman zituzten. Bata Audrey Hoc-ek aurkeztutako "Hogeitalau ordu emakume euskaldun baten bizitzan" lanarentzat, eta bestea Itxaso Izagirrek aurkeztutako "Zer da niretzat euskaraz bizitzea" lanarentzat. Azpian dituzue sariak irabazitako lanak, hurrenez hurren. Ikusi eta gozatu!

Hogeitalau ordu emakume euskaldun baten bizitzan (accesit-a) from Euskaraz bizi nahi dut on Vimeo.

Azken txanpara iritsitako beste bost bideoak ikusteko klikatu hemen.

2012/04/16

D'Elikatuz zentrora bisita egin dute Ordiziako ikasleek

iritzia: 
Ordiziako euskaltegiko goizeko taldea D'Elikatuz interpretazio zentroan izan zen martxoaren 28an. Bisita gidatua izan zuten eta bailarako hainbat kontu ikasi zituzten. Goierriko herriei buruzko informazio gehiago ezagutu zuten gune bakoitza deskribatzen zuen ikus-entzunezko baten bitartez, eta Ordiziako azokak izan duen garapena ere kontatu zieten irudien eta hitzen bitartez. Horretaz gain, elikaduraren piramidea eta gaztagintzaren prozesuaren inguruko xehetasunak ere izan zituzten ikusgai.

2012/04/04

Oporretara goaz

iritzia: 
Guri ere iritsi zaizkigu Pazko oporrak, eta bihartik aurrera jai izango dugu Goiztiri AEKn. Euskaltegiko ateak itxita izango dira, eta bloga ere ez dugu eguneratuko. Oporren bueltan izango dugu elkarren berri. Ondo pasa, eta badakizue: oporretan ere euskaraz!

Errezeta eta ipuina

iritzia: 
Beasaingo goizeko taldeak gonbidapena luzatu dio iluntzeko taldeari pare bat bideo ikusteko. Lehenengoa, errezeta bat da, eta bigarrena, berriz, ipuina. Hauxe da goizeko taldeak idatzitakoa:

Antxoak ozpinetan

Kaixo berriro lagunok.

Bidali dizuegu bideo bat, errezeta bat da, guri iruditu zaigu oso erraz dela, modu desberdina prestatu duelako, bi aldiz entzun behar duzue, ziur gaude, ondo ulertuko duzue, bestela irudiak ikusi.

Besterik gabe espero dugu, gure errezeta gustatzea.

Beno ikusiko gara laister!

Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa

Kaixo, arratxaldeon!

Bideo hori ipuin bat da. Satortxo bat, arazo bat dauka eta konponbidea

bilatzera doa. Azko gustatzen zaigu oso dibertigarria delako, ulertzeko

bi aldiz entzun dugu. Entzun eta kontatu. Besarkada bat.

Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa from pkeizagirre on Vimeo.

http://www.aittu.com/bideoipuinak/ipuinak-1
Zer iruditu zaizue?