2011/07/21

Beasaingo Goiztiri AEk Euskaltegiko ikasleak Leonen.

Beasaingo Goiztiri AEK Euskaltegiko hainbat ikasle-irakasle, urtero legez, ikasturte amaierako txangoa egin dute. Aurten, Leon eta Oviedora joan dira. Ekainaren 17an, goizeko 7etan irten ziren Beasaindik autobus batean...14:30ean Leonera iritsi, poltsak Hotelean utzi eta bazkaltzera abiatu ziren. Ondoren, bisita gidatua egin zuten erdigunean. Katedrala, San Isidorro Kolegiata eta Botines izeneko jauregia... Monumentu guztien artean, gehien gustatu zitzaiena katedraleko beirateak izan ziren. Bisita gidatua bukatu ondoren, garai batean San Marcos ospitalea izandakora gerturatu ziren. Egun Paradore Nazionala da. Bertatik “barrio humedo” izena duen auzora joan ziren txikiteoan ibili eta afaltzera... Bertako produktuak ere dastatu zituzten.Parrandatxoa ere egin zuten baina berehala joan ziren ohera! Hurrengo egunean garaiz esnatu behar zuten-eta! Hurrengo egunean, goizeko hamaikak aldera, Astorgaruntz abiatu ziren. Bertan, informazio bulego batera hurbildu ziren ea zer ikus zenezaketeen galdetzera. Katedrala bera, museo bat da, Antoni Gaudik egindakoa. Plaza Nagusian ordulari bat dago eta orduero jotzen dituzte kanpaiak. Berau ikusi ondoren, “cocido maragato” bertako ohiko bazkaria jan zuten. Plater honen berezitasun garrantzitsuena haragia jaten hastean datza, amaiera zoparekin ematen baita. Arratsaldean "Castillo de los polvazares" delakora joan ziren.
Herri txiki eta polit hau ikusgarria da "Giza Ondare" izandatua dago. Arratsaldean Leonera itzuli eta bueltatxo bat eman ondoren bertako dantza talde bat ikusteko aukera ere izan zuten. Berriz ere “barrio humedo” izeneko auzora gerturatu ziren afaltzeko asmoz, baina jendez gainezka zegoenez beste auzo batera joan ziren. Nola ez, bertako produktuez eginiko afaria izan zuten! Ondoren ohera joan ziren zuzenean. Ederki asko ibili ziren. Hurrengo urtean gehiago eta hobeto!!!

Hurrengo eguna, azken eguna izan zen. Gosaldu maletak prestatu eta Oviedora abiatu ginen. Han bisita gidatu bat egin genuen hiria ezagutzeko. Bisita hau autobus batean egin genuen. Lehenik Santa Maria del Naranjoraino igo gintuzten. Bertaik hiri guztia ikusteko aukera dago. Autobusa utzi eta erdiguneko monumenturaino oinez gerturatu ginen. Oviedo hiria “magnolioz” betea dago. Igandea zenez gaita-jotzaileak eta dantzariak zeuden kaleetan zehar. Ohitura ona ez galtzeko sagardotegi batetara joan ginen bazkaltzera. Bertako sagardotegieta kupelarik egoten ez denez botilatik edan behar izan genuen. Pene apur batekin, arratsaldeko bostak aldera Euskal Herrirantz abiatu ginen. 11ak aldera etxean geunden berriz ere, asteburu on bat igaro ostean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina