2011/06/28

Goierriko Goiztiri AEKren aurtengo uda ikastaroen eskaintza

iritzia: 
HABEren 3.MAILA ( C1.) azterketa prestatzeko 40 orduko ikastaroa uztailaren 4tik 15era (20 ORDU) eta irailaren 12tik 23ra (20 ORDU). Goizeko 09:00etatik 11:00etara. Izena emateko azken eguna UZTAILAK 1, OSTIRALA. HARREMANETARAKO: edo hementxe topatuko gaituzu. UDAN ERE, ESAN BAI EUSKARARI!

2011/06/22

"XX. txiste eta pasadizo idatzien lehiaketak" jadanik baditu irabazleak.

iritzia: 
Baditu saridunak Goierriko Goiztiri AEK-k antolatutako XX. txiste eta pasadizo idatzien lehiaketak. Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak Beasainen duen egoitzan egin zen sari banaketa.
  • 1.SARIA. Ormaiztegiko Pruden Sanchok lortu du "biolin jotzaile onena" txistearekin.
  • 2.SARIA Ordiziako Joxe Antonio Muxikak lortu du "afal ondorengo komeriak" txistearekin.
  • 3.SARIA Beasaingo gau eskolako ikasle taldeak lortu du"ordezkoa" txistearekin.
PARTE HARTU DUZUENOI ESKERRAK ETA IRABAZI DUZENOI ZORIONAK!!!

2011/06/21

Oihal margoketa ikastaroak eman du emaitza.

iritzia: 
Bi egunetako lanketak eman du emaitza. Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako ikastaroak adin eta mota ezberdineko jendea elkartu zuen Beasainen AEK-k duen egoitzan; euskara ikasle, gaztetxo eta herritarrak. Lan txukunak bertan egindakoak. Lehen egunean "kuku" olerkia landu eta oihal margoketaren prozesua azaldu zuen Nekane Munduatek. Jarraian norberak bere marrazkia sortu zuzen. Bigarren egunean, landutako marrazkia oihalean margotu eta amaiera eman zitzaion ikastaroari.

2011/06/17

Baditu saridunak blogaren aurreko hilabeteko lehiaketak.

iritzia: 
Abian jarri genuen apirilean Goiztiri AEKren blogaren lehiaketa. Baditu saridunak aurreko hilabeteko lehiaketak. Joxean Ormazabalek idatzi zuen ESAERA ZAHARRAK ETA TXISTE BERRIAK liburua. KORRIKA 17ren bi elastiko zozketatu ditugu asmatu dutenen artean. Argazkietan Amaia ajuria eta Eskoli Sanchez sariekin .
Zorionak bioi!
Hilabete honetako galdera blogaren eskuinean ikusi ahal izango duzue. Animatu eta parte hartu!

2011/06/16

Pedro Garciak Everesteko espedizioari buruz hitz egin du Ordizian

iritzia: 
Pedro Garcia mendizale ordiziarrak 2010eko udaberrian Everestera egindako espedizioari buruz hitz egin zuen joan den asteartean Ordiziako Barrena jauregian.Horrelako espedizioak nolakoak izaten diren kontatu zuen: behar izaten diren baimenak, jarraitu beharreko prozedurak etab. Espedizioan ateratako argazkiak ere erakutsi zituen eta bertan zeudenek argazkiak ikusten zituzten bitartean Everesten igoera eta jaitsiera nolakoa izan zen azaldu zuen. Abentura horretan bizitako bitxikeriak ere kontatu zituen eta ikus-entzuleek ederki gozatu zuten Garciaren istorioekin.Ikus-entzunezko ekitaldi hau Hitzaro Euskara Elkarteak eta Goiztiri AEK-k antolatu zuten.

2011/06/14

Goierriko Goiztiri AEKren aurtengo uda ikastaroen eskaintza

iritzia: 
HABE 3.MAILA ( C1.) azterketa prestatzeko 40 orduko ikastaroa uztailaren 4tik 15era eta irailaren 12tik 23ra. GOIZEKO 09:00etatik-11:00etara. Izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero klikatu hementxe.

2011/06/13

Bihar mendi ikus-entzunekoa Ordiziako Barrena Kultur Etxean.

iritzia: 
Hitzaro eta AEK-k elkarlanean ikus-entzuneko emanaldia antolatu du. Bihar, ekainak 14, asteartea, Barrena Kultur Etxean izango da arratsaldeko 18:00etan. Pedro Garcia ordiziar mendizaleak eskainiko du mendi ikus-entzunekoa. Ondoren askaria ere izango da. Animatu eta parte hartu!

2011/06/10

3. maila online, euskara ikasteko beste bide bat uda honetan.

iritzia: 
Uda honetan euskaltegi edo barnetegi batera joan ezingo direnek ere badaukate AEKrekin "euskararen bideari" ekiteko beste aukera bat: AEKren on-line zerbitzuak (e-uskaltegia), euskalduntzearen 3.maila eskuratzeko 100 ordutako on-line ikastaroa antolatu du. Ordu hauen barne daude 15ean behin ikasleak jasoko duen programazioa (5 orduko lana astero), 5 tutoretza ordu eta 16 ordu ikaskideekin mintzasaioetan. Ikastaroa erabat on-line izango da eta hainbat tresna erabiliko dira tutore zein ikaskideekin harremana burutzeko; audio eta bideo konferentzia, txat idatziak, foroak, wikiak… Horretaz gain hainbat baliabide osagarri eta aukera jarriko ditu AEK-k ikaslearen esku. Ikastaroaren prezioa 311 eurotakoa da. Informazio gehiago e-uskaltegian edo hona idatzita: e-gela@aek.org

Glotodidaktika ikastaro berriak.

iritzia: 

AEK-k euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaro berriak, glotodidaktika ikastaroak, antolatu ditu.

Ikastaroak, on-line eta aurrez aurrekoak tartekaztuz, Gasteizen, Donostian eta Bilbon egingo dira irailean:

  • Formatua: konbinatua (aurrez aurreko 5 eskola eta on-line jarduerak)
  • Non: Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
  • Data: Irailaren 9tik urriaren 28ra.
  • Ordutegia: 9etatik 13:30etara
  • Prezioa: 314 €
  • Matrikulazio epea: uztailaren 20ra arte

2011/06/03

Eskerrik asko Goierri!

iritzia: 
Korrika 17rekin bat egin du Goierrik. Euskarak eta Korrikak batu gaitu. Beste behin eskerrik asko Goierri, emandako laguntzagatik. Zorionak, Goierri!!!!!!!! K0rrika 17ren Goierriko argazki guztiak ikusi edo jaisteko bi lotura hauetatik egin ahal izango duzue: argazkiak 1 eta argazkiak 2 Euskal Herrikoak hementxe topatuko dituzue.

Doinua: Habanera

Badator berriro ere,

badator gure herrira.

Hamazazpigarren aldiz

helduko da Goierrira.

Euskal Herrian barrena

egingo du bere bira,

eta geratuko gara

hurrengoari begira.

Hamar egun besterik ez!

Hamar egun baina tira...

milaka euskalakari

gara, zarete ta dira.

Kilometroz kilometro

eman, jaso eta tira

zuei esker iritsiko

gara noizbait urrutira!

Ainhoa Mujika