2011/03/05

Haristizabal baserrira irteera.

Martxoaren 9an, Goierriko Goiztiri AEK eusaltegiak irteera antolatu du Hariztizabal baserrira. Pasta ekologiko, frutazaintza eta mermelada ekologikoaren inguruko tailerra izango da. Hariztizabal baserria, Gipuzkoako arte eta arkitektura ondarearen zerrendan katalogatuta dago; baserri hau noiz, zergatik eta zertarako egin zuten ere ikasiko da bertan. Pastak egiteaz gain, baserriaren eguneroko lanei buruzko informazioa eta ezagutza jasoko da. Hemengo gizartearen iragan hurbilaren eta horrek gaur egungoarekin duen lotura nabarmenak baitira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina