2011/03/25

Asteburu honetako KORRIKA 17ren egitaraua Goierrin.

Datorren asteburura begira 17.KORRIKA KULTURALAK biltzen dituen ekimenak hauxek:
  • Itsasondon, korrika afaria izango da, iluntzeko 21:30ean , martxoaren 25ean.
  • Legorretan, martxoaren 25ean, korrikaren alde, gaztetxean SWITCH musika taldeak kontzertua eskainiko du. Iluntzeko 23:30ean eta sarrera 3€.
  • Gipuzkoako korrika 1.mus lehiaketa dela-eta , datorren larunbatean, hilak 26, Bi herri hauetan izango dira jokaldiak; Ezkio Itsason izango da arratsaldeko 17:30ean eta Ataunen 15:30ean.
  • Ataunen, bertso-saioa izango da , martxoaren 27ean, 18:00etan, San Martingo Herri Antzokian “Hamaika Bertutekoen” eskutik. Bertsolariak: Mantxi, Asier Otamendi,Julen Zelaieta, Adur Gorostidi, Mikel Arrillaga eta Aitor Urbieta. Gai-jartzaile lanetan Asier Ibaibarriaga izango da. Sarrera: 5€.
  • Zaldibian, martxoak 26, larunbata, arratsaldeko 16:30ean. Gazte Asanbladak antolatuta plazan .
  • Seguran, Iparra-Hegoa izanik, arropa egongo da salgai plazan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina