2011/02/11

Eta zu... euskalakaria al zara?

Dakizuen moduan, Korrika 17k euskalakariak elkartuko ditu Trebiñutik Donostiara. Pausoz pauso eta gelditu gabe, milaka korrikalari euskalakarik elkarri pasatuko diote lekukoa, eskuz eskuz eta kilometroz kilometro. Baina, aurrera egiteko Korrikak herriaren eta herritar bakoitzaren babesa eta laguntza behar du.
Hori dela eta, zenbait euskalakari ospetsurekin bideoa osatu dugu. Lekukoa beharrean, Laguntzailea pina pasatzen diote elkarri. Juan Martinez de Irujo, Iñaki Ortiz de Villalba, Itxaro Borda, Andres Urrutia, Loli Astoreka, Igor Elortza, Porrotx, Ines Osinaga, Iñaki Perurena, Battittu Coyos, Pau anaiak, Hur Gorostiaga, Estitxu Fernandez eta beste hainbat lagun ere euskalakariak dira. Eta zu, euskalakaria zara? Orain, zuen laguntza behar dugu, euskalakarion katean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Zeu ere euskalakaria eta Korrika Laguntzailea bazara zure bideoa graba dezakezu eta guri bidali euskalakari@gmail.com helbidera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina