2010/12/22

Jende ugari Arriarango Intxaurpe elkartean talo ikastaroan.

iritzia: 
Arrakastatsua, Goierriko Goiztiri AEK-k antolatutako talo ikastaroa. Arriarango Intxaurpe elkartean izan zen ikastaroa. 123 lagun inguru inguratu zen bertara taloak nola egiten diren ikastera Segurako talogileen eskutik. Amaieran jan ere egin zituzten, noski!

2010/12/21

Segurako urteko azken literatura-tertulia oso ondo joan zen.

iritzia: 
Oso ondo joan zen urteari amaiera emateko Seguran egin zuten azken literatura-tertulia. Oraingo honetan, 7.ena, jada, liburu azokaren antolaketarekin bat egin eta Segurako egitarauaren barruan sartu zuten, gainera, ekimena. Oraingo honetan Andoni Etxeberria eta Aitor Ugaldek argitaratu berri duten “Beti Alai Aste Ta Jai” liburua aitzakia egin zuten tertulia eta ia 20 lagun inguratu ziren kultur etxe berrira. Ordu eta erdiko saioa izan zen, solasaldi aberatsa, oraingoan, literatura-tertuliako taldekoez gain beste hainbat herritarren parte hartzea ere izan baitzen. Aurrena liburuaren egileek liburuaren nondik norakoak azaldu zituzten eta ondoren bertaratuek hartu zuten hitza. Pasadizoak, argazki kuriosoak, emakumeak pilotan, garai bateko erreboteari buruzko daturik aurkitu al zuten, herri arteko txapelketak, Martin Alustiza, Xabier Imaz, afizionatuak, marronismoa, pilotaren etorkizuna… denetarik hitz egiteko parada izan zen. Egun Segurako pilota eskola eta oro har, Segurako pilotaren etorkizunaz hitz eginez amaitu zen aipatu tertulia. Martxo amaiera aldera izango da 8. saioa.

2010/12/20

21.Euskal Liburu eta disko azokan jende andana.

iritzia: 
21.Euskal Liburu eta disko azokara jende ugari hurbildu da asteburuan.Beasaingo Goiztiri AEK Euskaltegiak eta Udalak elkarlanean antolaturiko 21. Liburu eta disko azoka, ostiralean ireki, eta atzo, igandea, itxi zen. AEK zein Udalarekin batera Beasaingo hainbat elkarte eta eragilek haur, gazte zein helduei zuzenduriko egitarau sendoa eskaini dute. Azoka Gernika pasealekuko pilotalekuan izan da. Euskal liburu, disko eta joko ugari saldu da bertan, heldu, gazte zein umeentzako.

Korrikak 17. ediziorako arropa eta osagarriak.

iritzia: 
Korrika 17.ediziorako propio sortu duen arropa eta bestelako osagarriak sortu ditu. Euskal Herriko hainbat denda eta AEKren euskaltegietan egongo da salgai. Laster, internet bidez erosteko aukera ere egongo da. Korrika laguntzaile kanpaina ere abian jarri zen joan den asteko aurkezpenean esan zuten moduan. Materiala, Goierrin, Goiztiri AEKren euskategiez gain Beasaingo herri dendan aurkituko du erosi nahi duen orok.

2010/12/16

AEK-k gaur 17.KORRIKA aurkeztu du.

iritzia: 
17. Korrika aurkeztu du AEK-k gaur goizean Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon, eman duen prentsa agerraldian. Bertan izan dira Mertxe Mugika, AEKren koordinatzaile nagusia, Edurne Brouard,Korrika 17ren arduraduna, eta AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak Korrikaren edizio berria aurkezten.

Korrika 17 TrebiƱun hasiko da 2011ko apirilaren 7an eta Donostian amaitu apirilaren 17an. MAITAU, IKASI, ARI... EUSKALAKARI izango da lelo nagusia, eta edizo honetako omendua berriz Euskaltzaindia izango da.

Vespa Velutina Asiako liztorra.

iritzia: 
Jende andana inguratu zen atzokoan Beasaingo Goiztiri AEKren egoitzara, Vespa Velutina, Asiako liztorra, mintzagai izan zuen hitzaldira. Interesgarria izan zen hitzaldia, bai!

2010/12/14

Asteburu honetan izango da Beasaingo XXI. Euskal Liburu eta disko azoka.

iritzia: 
Gaur aurkeztu dute Beasainen ostiralean irekiko den XXI. Euskal Liburu eta disko azoka. Abenduaren 17, 18 eta 19an izango da azoka Beasainen. Antolatzaileek, Karmele Santoyo (AEK) eta Aitor Aldasoro (Udala), aurkezpenean egitarau zabala aurkeztu dute. Beasaingo Goiztiri AEK Euskaltegiak eta Udalak elkarlanean antolaturiko 21. Liburu eta disko azoka izango da berau. AEK zein Udalarekin batera Beasaingo hainbat elkarte eta eragilek haur, gazte zein helduei zuzenduriko egitarau sendoa prestatu dute. Azoka Gernika pasealekuko pilotalekuan izango da igandera arte.
bbbbbbOrdutegia: Ostirala. Goizez: 10:00-13:00. Arratsaldez: 17:00-20:00.Larunbata. Goizez: 10:00-13:00. Arratsaldez: 17:00-20:00 Igandea. Goizez:11:00-14:00. Arratsaldez 17:00-19:00.

2010/12/13

"Vespa Velutina, Asiako liztorra, Hego Euskal Herrira iritsi da " Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak hitzaldia antolatu du Beasainen duen egoitzan.

iritzia: 
"Vespa Velutina" Asiako liztorra mintzagai hartuta, datorren abenduaren 15ean, asteazkena, arratsaldeko 6etan Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak hitzaldia antolatu du. Beasainen duen egoitzan izango da hitzaldia, Gipuzkoako Erlezainen Elkarteko (GEE) Egoitz Galartza albaitaria izango da bertan. Hitzaldi irekia da, gonbidapena luzatu nahi dizuegu interesa duzuen guztioi.

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak talo ikastaroa antolatu du Arriarango Intxaurpe elkartean.

iritzia: 
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak talo ikastaroa antolatu du, abenduaren 16rako, osteguna, arratsaldeko 6etatik aurrera, Arriarango Intxaurpe elkartean. Irakasleak, Segurako Talogileak izango dira. Bertan, taloak nola egiten diren ikasiko dute bertaratutako guztiek, Segurako Talgogileen eskutik. Egin ahala jan ere egingo dituzte bai! Mmmmmmmmmm! Ikastaroan parte hartzeko izena ematea nahitaezkoa da eta 3€ ordaindu beharko ditu pertsona bakoitzak (umeek 1€). Ikastaroa irekia da, nahi duen orok har dezake parte. Hori bai, abenduaren 14rako, asteartea, izena eman behar da Goierriko Goiztiri AEKren euskaltegiren batean: Ordizia: Santa Maria 4-2.ezk Tel: 943889174 ordizia@aek.org Beasain: Urbialde Plaza 7-Behea. Tel: 943889340 beasain@aek.org
ANIMA ZAITEZ ETA IZENA EMAN! EZ GALDU AUKERA!

2010/12/12

Goierriko lau herrik elkarlanean egingo dituzte liburu eta disko azokak.

iritzia: 
Goierriko lau herrik elkarlanean burutuko dituzte Liburu azokak. "Lau azoka batean" leloarekin aurkeztu zituzten joaneko ostiralean, Goierriko lau herrik elkarlanean antolatzen dituzten azokak. Hilaren 17, 18 eta 19an ospatuko dituzte azoka hauek Segura, Lazkao, Ordizia eta Ataunen.

Euskararen eguna Seguran 2010eko abenduaren 3an

iritzia: 
ggggggggSeguran Euskararen Nazioarteko eguna.

2010/12/10

Xabier Lete, kantari eta poeta Oiartzuarra, gogoan, bere heriotzean.

iritzia: 
Xalbadorren heriotzean, berari eskainitako abestia, Xabier Letek sortu eta abestua berau.

2010/12/09

Gu hasi gara eta zuek noiz? Hs ta ks ta lgnkn bz !!!

iritzia: 
Ordiziako Goiztiri AEK Euskaltegiko goizeko taldeko ikasleek Euskararen nazioarteko eguna medio, zer den, noiz duen sorrera…landu ondotik, sortzen dizkigun pentsakizunak bi lelotan bateratzen saiatu dira. Hauxe lehena: Gu hasi gara eta zuek noiz? Eta ea bigarrena osatzen duzuen!!!

Hs ta ks ta lgnkn bz !!!

2010/12/04

Bixi-Bixi irratsaioko hilabete honetako lehiaketako irabazlea Maitane Le...

iritzia: 
Segura irratian, Bixi bixi (EBPN) irrati saioaren barnean, hilabetero galdera bat egin ohi dute lehiaketaren barnean. Hilabete honetako lehiaketak badu sariduna, dagoeneko. Zorionak Maitane! Hilabete honetan, zein euskarazko liburu eta filma ditugun gustuko eta zergatik galdetu digute. Maitanek, honakoa erantzun, zozketan parte hartu eta saria irabazi du.

2010/12/01

Guk euskaraz, zuk zergatik ez .. . Euskara putzu sakon eta ilun bat zen...

iritzia: 
Abenduaren 3an, ostirala, Euskararen Nazioarteko Eguna, euskararen aldeko hainbat ekintza burutuko dira Euskal Herrian zehar. Aurretik ere hainbat ekimen jarri dira martxan, esate baterako, milaka aurpegirekin egindako mosaikoa osatzea helburu duena Donostian, eusko ikaskuntzak antolatu duen lehiaketa edo Segura Irratian, Bixi Bixi (EBPN) irrati saioaren barnean, antolatu duten lehiaketa.
Goierrin zehar ere hainbat ekintza burutuko dira egunean bertan. Esate baterako, Ordizian, Hitzarok, euskara taldeak, egirarau ederra prestatu du. Seguran ere ez dira atzera geratuko, ez! Hona hemen egitaraua: Arratsaldeko 5etan, txokolate jana egingo dute. Arratsaldeko 6etatik aurrera, aldiz, herriko dantzarien saioa, txistulariak, trikitilariak eta herriko koruak abestuko du. Arratsaldeko 7etan, euskararen aldeko jarrera eta lana omenduko dute. Euskara ikasten ari direnak (etorkin eta hemengoak) eta Segurako gazte asanblada omenduko dituzte. Azken honek egin berri duen Lip-dup (gizon arruntaren koplak) bideokliparen proiekzioa pantaila handian emango dute, euskaraz kantatua, antzeztua zein antolatua da berau.

Amaitzeko, gaztaiƱak danbolinean erreta! Egitarauan laguntzaileak: herriko Udala (EBPN), Segurako Gazte Asanblada eta Haitz Lehor Guraso Elkartea.
...