2010/10/18

Euskara ikasteko aukera Beasaingo jubilatuentzat Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta.

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, Beasaingo jubilatuek euskara ikasteko aukera izango dute aurten ere. Ikastaroa astean bi egunetan izango da, astelehenean eta asteartean, 16:00etatik 17:30era, Beasaingo Jubilatuen Egoitzan. Izena emateko epea urriaren 22an bukatuko da. “Animatu eta heldu euskarari, inoiz ez da berandu!” Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegian hainbat ikasle aritu ziren iaz, 09-10 ikasturtean, euskara ikasten; besteak beste, jubilatuak. Euskaltegiz kanpo Jubilatu Etxean eman zuen AEK-k 60 orduko ikastaroa. Jubilatuek beraiek, balorazio oso ona egin zuten iaz. Beraiek hala eskatuta eta Beasaingo Udaleko euskara nahiz ongizate sailaren babesarekin beraiei egokitako ikastaroa aurten ere abian jarriko da laister. Argazkian ikus daiteke zein pozik eta alai joan ziren iaz aipatu taldeko kideak astean birritan, ordu eta erdiko saioetara. Aurten izena eman nahi baduzu jubilatuen egoitzan bertan idazkaritzara joan edota AEKren Beasaingo egoitzara joan edo telefonoz deitu eta izena ematea nahikoa da. ESAN, BAI EUSKARARI!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina