2010/07/23

AEKren uda eskaintza aurrera doa.

iritzia: 
Uda aurrera doa eta AEKren orrialde nagusian dioen moduan uda barnetegiak ere bai. Abuztuaren lehen egunera arte iraungo dute hilabete honetako AEKren bigarren hamabostaldiko euskalduntze barnetegiak Arantzan eta Foruan. Abuztuaren 24an bukatuko den beste barnetegi bat, Iparraldeko oinezkoentzako barnetegi ibiltaria da, Pirinioetan ibiliko dena GR 10 ibilbidea egiten. Beste alde batetik, bi egun lehenago, larunbatean, hasi zen bizikletaz egingo den barnetegi ibiltariaren 10. edizioa, ibiltarien aitzindaria eta beste behin 16 egunez Euskal Herria zeharkatuko duena. BerriaTB-k barnetegi biltariari buruz bideoa ere egin du! Ohikoa dugun legez, zenbait hasi eta beste zenbait bukatu. Esate baterako oinezkoentzako Hegoaldeko barnetegi ibiltaria uztailaren 18an bukatu zen. Egun berean amaitu ziren familientzako lehenengo barnetegiak ere. Hurrengo familientzako barnetegiak abuztuaren 2an hasiko dira. Oraindik asko falta da uda amaitzeko, zenbait ikastaro bukatu diren arren oraindik aukera asko dago: barnetegi zein ikastaro trinkoetan. Hori bai, euskara ikasiz "mihi puntan duzuna ateratzeko". AEKren uda eskaintza zabala da!

2010/07/05

Dagoeneko abian dira AEKren uda barnetegiak, ikastaroak...

iritzia: 
AEKren orrialde nagusian dioen moduan, martxan dira jada hainbat uda barnetegi, ikastaro... Hasiak badaude ere oraindik aukera badago izena emateko. Beraz, ez galdu aukera eta izena eman, euskara gozatuz ikasiko baituzu.Argazkian, duela bi urteko barnetegi ibiltariko hainbat ikasle ikus ditzakegu mendi tontor gainean hamaiketakoa egiten. Zaletasunak eta euskara uztartzea bezalakorik ez dago! Zein mendi ote da?