2010/06/23

AEK-k euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroak, glotodidaktika ikastaroak, antolatu ditu.

Norentzat zuzendua dago? Euskara irakasle izan nahi duenarentzat; lan poltsan sartzeko aukera dago. Hizkuntza lantzeko metodoak ezagutu nahi dituenarentzat. Hizkuntzaren irakaskuntzan bere formazioa osatu nahi duenarentzat. AEKn irakasle jarduteko ikastaro hau egitea derrigorrezkoa da. Eskaintza: Konbinatua: on line eta aurrez aurreko 5saio+tutoretza1 (Bilbon/Donostia/Gasteiz) Datak: 2010eko irailaren 6tik urriaren 29ra. Ordutegia: aurrez aurreko saioen ordutegia 09:00etik 13:30era izango da. Prezioa: 305 Ikastaroaren iraupena: 100 ordu. Zer egiaztatuko da? Bertaratze agiria banatuko da, eginbeharren ehunekoa zehaztuko da. Informazioa eta izen ematea: parte hartu nahi duenak helbide honetara mezua bidali, gauza bera edozein zehaztapen edo informaziorako: nekane-i@aek.org. Matrikula egiteko azken eguna: uztailaren 21a. Ikastaroaren partaideak matrikula egiten duten hurrenkeran onartuko dira. Gehineko partaide kopurua 15ekoa da herrialde bakoitzeko.
Ez galdu aukera eta anima zaitezte!

2010/06/21

Legorretako Goiztiri AEKren ikasleak Seguran.

Legorretan, AEK euskara eskolak ematen ari da azken 4 urteotan, bertan, AEKn ikasle talde guztietan bezala, ikas-prozesua bizkortzearren, hainbat kultur ekintza burutu dituzte urtean zehar. Oraingoan, ikasturte amaiera izaki, Segura bisitatu zuten, hori bai, ondo bazkaldu ostean. Kaferik gabe geratu baziren ere oso gustura itzuli ziren!

2010/06/17

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako euskarazko XIX. txiste eta pasadizo idatziak baditu irabazleak.

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin antolatutako euskarazko Txiste eta pasadizo idatzien XIX. Lehiaketak, argazkian irabazleak sari-banaketan, baditu irabazleak dagoeneko. 40 txiste aurkeztu dira guztira, aukeraketa Goierriko AEKren ikasle guztiek egin dute. Ondorengo bideoan Ordiziako Goiztiri AEK euskaltegiko 1B mailan dabilen ikasle bat beraien taldeko txiste irabazle bat, bi irabazle beraienak izan baitira, kontatzen ikus-entzun dezakegu. 3.sariduna Legazpiko Jose Manuel Ezeolaza izan da.

Bejondeizuela! Eta... On egin!

2010/06/08

Gipuzkoako errepide sare nagusian bidesariak ezarri behar al dira?

Gipuzkoako errepide sare nagusian bidesariak ezarri behar al dira?
Bada, horixe hilabete honetako Aizu aldizakarian ika-mika atalean proposatutako galdera. Baina zein iritzi eman dute argazkian ikus ditzakegun Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegiko 2.mailako zenbait ikaslek? Hemen klikatu eta jakingo duzu...
Bat al zatoz diotenarekin? Zein da zure iritzia?

Zaldibiako "Arkaka" uraren interpretazio zentrora bisita, datorren ekainaren 17an, Goierriko Goiztiri AEK-k antolatuta.

Zaldibiako "Arkaka" uraren interpretazio zentrora bisita, datorren ekainaren 17an, osteguna, Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, EBPN programaren barruan. Bisita, 18:30ean Arkaka bertan hasiko da. Ekainaren 15erako izena eman behar da Goierriko Goiztiri AEKren euskaltegiren batean. Zaldibira bertaratzeko norbere automobila erabili beharko da. Ahal bada izena emandakoekin taldeak osatuko dira elkarrekin bertaratzeko.

Jende andana atzo Goierriko Goiztiri AEK-k antolatutako Márronen "Dolpo" emanaldian.

Ikus-entzunezkoaren bitartez urrutiko bizimodu baten berri jaso zuten atzo bertaratutako guztiek, 80 pertsona inguruk, alegia. Nola bizi den 4.000 metrora, mutiko baten ikuspegitik, ezagutzeko aukera izan zuten. Saioa hasi aurretik Márronek egindako bidaiaren arrazoiak eman zituen bideoan ikus dezakegun modua (bideoa2, bideoa3, bideoa4). Saioa amaitu ondoren galde-erantzunen tartea izan zen. Argazkian ikus daitekeen moduan ikusmina handia sortu zen.

2010/06/04

Pagorriagan izan ziren Goierriko Goiztiri AEK-k antolatutako irteeran hainbat ikasle zein goierritar.

Argazkietan ikus daitekeen moduan, bertaratutako guztiek Pagorriaga baserriko inguruak ezagutu zituzten. Bertako azienda ere ikusi zuten, abereak, alegia: ahuntzak, zaldiak eta moxalak, antzarrak, oreinak, astoa, ... Bestalde, ziuraski zeltek eraikitako kastro baten arrastoak ikusi zituzten; horrelakoak nola eta zertarako eraikitzen zituzten azaldu zuen Agustin Linazasorok. Azkenik, mendia zeharkatzen duen tunel bat igaro ondoren, Mariren kobazuloa, Damazulo, ikusi eta bere istorioa ezgutu zuten, Marirena, alegia.