2010/02/28

AEKren zerbitzuak

iritzia: 
AEKren zerbitzu nagusiak:

AHIZE: Normalizazio planak
 
E-uskaltegia: Online zerbitzua, eskolak eta abar
Praktikatu: Mintzapraktika egitasmoak; mintzalagun, aisialdia euskaraz, barenetegi ibiltariak...
 Kulturgintza: Itzulpenak, zuzenketak

2010/02/26

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta talo ikastaroa burutu zen Arriarango Itxaurpe elkartean.

iritzia: 
Arrakastasua benetan Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak joaneko ostegunean, otsailak 25, antolatutako talo ikastaroa. Arriarango Intxaurpe elkartean jarrita zegoen hitzordua arratsaldeko 6etarako eta 111 izan ziren bertaratuak. AEK-ko ikasle eta irakasleak batzuk, helduak, umeak eta goierritarrei zuzendutako ikastaroa izan da. Hauei guztiei lezioa emateko pronto Segurako Talogileak. Bertan, taloak nola egiten diren ikasi zuten bertaratutako guztiek, Segurako Talgogileen eskutik. Egin ahala jan ere egin zituzten! Mmmmmmmmmm! Behin orea eginda, irin-bola hartu, talo-pala aurrean eta zapla!, taloari itxura ematera. Ondoren Intxaurpe Elkarteko su-plantxak bero-bero eta taloa jateko pronto. Ez zen falta izan txorixo, hirugihar, gazta eta txokolaterik. Hori bai, jan nahi zuenak taloa prestatu behar! Izan ziren dozena erdi ere prestattu zituztenak. Denak jango ote zituzten?

2010/02/22

Martxan jarri zen orain gutxi Seguran, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan "literatura-tertuliak" ekimena.

iritzia: 
Martxan jarri zen orain gutxi Seguran, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan "literatura-tertuliak" ekimena. Bertan, helburu nagusia Segurarren artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna piztea, era berean, bultzatzea da. Interesa zutenenekin taldea osatu zen 2008ko urria eta 2009ko ekaina bitarteko epealdirako; 3 liburu aukeratu, berauek irakurtzeko konpromisoa hartu, azkenik, idazlea bertan zela tertulian parte hartu zuten. 2010ean ere ekimenarekin jarraitzeko onartu eta 12 lagunek eman zuten izena, jada, 5 saio eginak dituzte. Hasteko, etxetik bertatik hastea onena eta Garazi Goiaren "bi hitz" eleberriarekin hasi ziren. Abenduaren 30ean izan zen hitzordua Garazi bera tartean zela. Bigarrena, Kirmen Uriberekin , joaneko apirilaren 3an, eta"Bilbao-New York-Bilbao" liburua izan zen hizpide. Hirugarrenean, berriz, Jon Arretxeren "Fatum" nobelarekin, uztailaren 9an. Azaroaren 24an Anjel Lertxundi eta orain bosgarrenean, otsailaren 17an, Karmele Jaioren "musika airean". Tertuliak arratsaldean izaten dira, Seguran bertan (Txanbolinpen). Tertuliak ordu eta erdiko iraupenekoa izatea aurreikusia dago. Bertan, helburua idazleak berak zerk motibatuta idatzi zuen liburua, helburua, norentzat eta hemendik aurrera berak egoki ikusitakoa da. Ondoren, tertulian parte hartutakoek euren sentsazioak, irudipenak, iritziak azaldu ohi dituzte dituzte eta finean, liburua aintzat hartuta horren inguruan aritu solasean Karmele Jaiorekin.

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiko ikasleak eta irakasleak jai giroan!

iritzia: 
Eguneroko jardunetik at, Goierriko Goiztiri Aek euskaltegiko hainbat ikasle eta irakasle afaltzeko elkartu ziren Beasaingo Mendizale elkartean. Klasetik kanpo hainbat ekintza egin ohi dituzte urtean zehar AEK-an euskararen erabilera kalsetik kanpo sustatzeko. Oraingoan giro paregabean afaria! Ajea ere izango zuen baten batek hurrengo goizean!

2010/02/12

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak talo ikastaroa antolatu du Arriarango Itxaurpe elkartean.

iritzia: 
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak talo ikastaroa antolatu du otsailaren 25erako, osteguna, arratsaldeko 6etatik aurrera, Arriarango Intxaurpe elkartean. Irakasleak, Segurako Talogileak izango dira. Bertan, taloak nola egiten diren ikasiko dute bertaratutako guztiek, Segurako Talgogileen eskutik. Egin ahala jan ere egingo dituzte bai! Mmmmmmmmmm! Ikastaroan parte hartzeko izena ematea nahitaezkoa da eta 3€ ordaindu beharko ditu pertsona bakoitzak (umeek 1€). Ikastaroa irekia da, nahi duen orok har dezake parte. Hori bai, otsailaren 22rako, astelehena, izena eman behar da Goierriko Goiztiri AEK-ren euskaltegiren batean: Ordizia: Santa Maria 4-2.ezk Tel: 943889174 ordizia@aek.org Beasain: Urbialde Plaza 7-Behea. Tel: 943889340 beasain@aek.org ANIMA ZAITEZ ETA IZENA EMAN! EZ GALDU AUKERA!

2010/02/10

Idiazabalgo gaztaren museo zein Aranburu gaztandegira bisita Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta.

iritzia: 
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, Idiazabelera bertaratu dira gaur hainbat lagun: ikasle, irakasle zein herritar, alegia. Bisita, 09:30ean hasi da Idiazabalen; bertan, gerturatutakoek, ingurune sozio-ekonomikoan hain ondo txertatua dagoen gaztaren museoa eta Aranburu gaztandegia ezagutu dituzte.
Irteera irekia izan da, nahi duen orok parte hartu du. Ordiziako Udalak EBPNaren babesarekin lagundua dagoenez doan izan da irteera. Idiazabalgo gaztaren ekoizpen prozesua, ezaugarria eta jatorrizko izendapenaren nondik norakoak jasotzeko oso baliogarria!
Museoa, txikia izan arren, oso ongi antolatuta dago. Izan ere, gauzak oso modu erraz zein ulerterrazean azalduta daude. Bukaeran gazta dastaketa ere egin dute bertaratutako guztiek. On egin!

2010/02/02

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak otsaileko matrikulazio kanpaina martxan jarri du.

iritzia: 
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak otsaileko matrikulazio kanpaina martxan jarri du. Matrikulatzeko epea otsailaren 12an amaituko da. Maila guztiak ematen dira (4.maila, EGA/3. maila, HABE mailak, hizkuntza eskakizunak, hobekuntza, sakontze eta alfabetatzea barne). Auto-ikaskuntza gela ere irekita dago. Izena emateko edota informazio gehiago nahi izanez gero nahikoa da AEK-k Ordizian Santa Maria Kalea 4-2-ezk.-ean duen bulegora joatea (goizez 9etatik 1,30era eta arratsaldez 4etatik 8etara) edota 943-889174 telefono zenbakira deitzea. Beasaingo kasuan Urbialde Plaza 7-Behera hurbildu (goizez 9etatik 1era eta arratsaldez 14:30etik 8etara) edota 943-889340 telefono zenbakira deitu. Jakin gainera, Udalek matrikula subentzionatuko dietela ikasleei.
EUSKARA IKASTAROAK euskalduntzea, alfabetatzea eta EGA Auto-ikaskuntza gela aukeran Izena emateko otsailaren 12ra arteko epea GOIZTIRI AEK EUSKALTEGIA Ordizia: Santa Maria 4-2.ezk Tel: 943889174 Beasain: Urbialde Plaza 7-Behea. Tel: 943889340 e-mail: beasain@aek.org / ordizia@aek.org