2008/11/20

baliabideak

iritzia: 
Euskara ikasteko doan: AEKren online zerbitzuaren ikastaroen gunean doako hainbat ikastaro topatuko duzu. Non?

Bertan:

Hainbat materiale:

Hiztegiak eta euskara: Teknologia eta euskara :

Eskaintza / Oferta

iritzia: 
MATRIKULA ZABALIK: Irailaren 19ra arte 
Goizez: 10:00-13:00
Arratsaldez: 17:00-19:30

Ordizia: Nafarroa Beherea,1. 943 88 91 74.
Beasain: Urbialde 7,behea. 943 88 93 40.

Diptikoa


2008/11/19

Non gaude?

iritzia: 
BEASAIN: Urbialde plaza 7-behea (20.200.Telefonoa: 943 88 93 40 
E-posta:  beasain@aek.org


  ORDIZIA: Nafarroa Beherea,1 (20.240).Telefonoa: 943 88 91 74
E-posta: ordizia@aek.org

Ikastaroak

iritzia: 

Ohiko ikastaroak: euskalduntze zein alfabetatze ikastaroak; 2 orduko ikastaroak goizez, arratsaldez zein gauez. 3,4 edo 5 orduko ikastaro trinkoak ere bai.

Auto-ikaskuntza: astean ordu erdiko tutoretzak, ordu eta erdiko mintza-saioak (euskalduntze, alfabetatze, hizkuntza eskakizunak, EGA…).
 

Lan mundua: normalkuntza planen kudeaketa eta langileentzako ikastaro bereziak.

E-gela: MOODLE plataforma erabiliaz EGA zein hobekuntza ikastaroak on-line. 


EGA edota HABEko tituluak: EGA zein HABE edo bestelako Hizkuntza Eskakizunak eskuratzeko ikastaro berezituak.

AISA: etorkinentzat harrera ikastaroak.

Dendari eta ostalarientzako ikastaroak

Metodologia

iritzia: 
Metodologia komunikatiboa jorratzen dugu. Horretarako AEK-k nazio mailan sortutako ikastunitateak erabiltzen ditugu. AEKz kanpoko materiala (HABE, Elhuyar, IKA, aldizkariak, egunkariak, irratia, telebista, internet…) ere erabiltzen dugu eguneroko programaketan.

Geure helburua hiztunak sortzea da eta honetarako, aurretik aipatu metodologian kultur ekintzak txertatzen ditugu, berau sustatzeko asmoz; besteak beste ikastaroak (talo, dantza...), bisita gidatuak (D’Elikatuz, Zumalakarregi, egurraren museoa, gaztaren museoa, Igartubeiti, Igartza…), irteerak (Pagorriaga, Ataun,Oiangu…), pertsonai esanguratsuak klaseratu, hitzaldiak…

Nortzuk gara?

iritzia: 

Goiztiri AEK-k 1986tik dihardu Goierri euskalduntzen eta alfabetatzen, euskararen normalizazioan urratsak emanez. Koordinakundea izatetik Kooperatiba izatera pasa ginen 2002. urtean eta Euskal Herri osoan ari gara lanean (7 probintzietan ari garen bakarrak). 

Eskarmentu handiko irakaslez osaturiko taldea dugu. Urtez urte, hainbat euskalduntze eta alfabetatze ikastaro eman ditugu Goierrin: Idiazabal, Segura, Zaldibia, Itsasondo, Ezkio-Itsaso, Lazkao, Ormaiztegi, Beasain eta Ordizian. 

Hainbat ikastetxetan hobekuntza ikastaroak; hala nola, Ordiziako Jakintza zein Urdaneta-Oianguren Ikastetxeetan, Beasaingo Seaska eta Ordiziako Alotza haurtzaindegietan, Legazpiko Haztegi Ikastolan, Beasaingo Murumendin eta Urretxuko Gainzurin. 

Auto-ikaskuntza bidez ikastaroak eskaintzen ditugu. Ikaslea tutorearekin biltzen da hamabost egunean behin eta astero mintza-saioak izaten ditu.

Lan munduan ere bagabiltza, ORKLI Koop. Elk.-ean, langileak euskaldunduz zein alfabetatuz.
 
Azken 4 urteotan MOODLE plataforma erabiliz on-line ikastaroak ematen ari gara, Goierri zein Euskal Herri mailan aitzindari gara honetan. 

2006ko urriaz geroztik. AISA ikastaroak, merkatari zein dendarientzako ikastaro bereziak, gaztetxoentzako errefortzu taldeak, erretiratuentzako ikastaro bereziak. Esan bezala, helduen euskalduntze eta alfabetatzeaz gain gizarteko esparru guztietara iristen da Goiztiri AEK.